Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Telelanak arrisku fisikoak, psikikoak eta sozialak dakartza eta enpresak ebaluatu behar ditu

26.04.2023

Telelanak arrisku fisikoak, psikikoak eta sozialak dakartza  eta enpresak ebaluatu behar ditu
  • Telelanak egoera hauek ekar ditzake berekin: isolamendua, ikusmen-nekea, etxeko indarkeria, sedentarismoa, tabakoaren, edari alkoholdunen eta estupefazienteen kontsumoa, lokomozio-aparatuko lesioak, pisua handitzea, teknologia berriekiko adikzioa, ‘teknoantsietatea’ eta lan-adikzioa.

  • Enplegatzaileak enplegatuen osasun- eta segurtasun-arriskuak prebenitu beharra dauka, baita telelangileenak ere. Eta deskonexio digitalerako eskubidea funtsezko aldea da.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak laneko printzipio eta oinarrizko eskubidetzat jo duen «lan-ingurune seguru eta osasungarria» aintzat hartzeko urtero gogora ekartzen den  Laneko Segurtasun eta Osasunaren Munduko 2023ko Egunaren testuinguruan, Adela Radut doktoreak, IMQ Prevencióneko Bizkaiko osasuna zaintzeaz arduratzen den lan-arloko sendagileak, honetaz ohartarazi du: «telelanaren onura guztiak paper erre bilaka daitezke, plangintza eta antolaketa egokiak ez badira eta osasun- eta segurtasun-arloan laguntzarik jasotzen ez bada».

Sendagileak adierazi duenez, telelanak modu telematikoan lan egiten dutenen osasun fisikoari eta mentalari eta gizarte-ongizateari eragin diezaieke.

Hortaz, telelanak osasunari ekar diezaiokeen eragozpen batzuk aipatu ditu: «langileak bakardade- edo isolamendu-sentimenduak izatea, baita depresioa ere. Halaber, gehienetan telelana pantaila digitalen aurrean egiten denez, ikusmen-nekea ere gerta daiteke. Eta etxean denbora gehiago ematen denez, etxeko indarkeriaren biktima izateko arriskua handi liteke».

IMQ Prevención-eko espezialistak arazoak aipatzen jarraitu du: «lokomozio-aparatuan lesio gehiago izatea, batez ere, bizkarreko mina, aulkian jarrera berean luzaro egoteagatik edo lanpostuko ergonomia kaskarra izateagatik. Eta sedentarismoa handitu daiteke, eta, hortaz, zeharbidez, arrisku kardiobaskularra ere».

Substantzia toxikoen –tabakoa, edari alkoholdunak eta estupefazienteak– kontsumoa handitzeko arriskua ere adierazi du adituak, baita «etxean jakiak erraz eta une oro eskuratzeko aukeragatik, pisua handitzea, osasunari kalte egiten diona».

Teknologia berriekin loturiko adikzioak

Adituak, halaber, teknologia berriekin loturiko arriskuak ere azpimarratu ditu: «teknologia-adikzioa ere badago, telefono mugikorrik gabe (nomofobia) edo Internet konexiorik gabe geratzeko beldurra geratzeko beldurra. Egoera horiek ‘teknoantsietatea’ izenaz ere ezagutzen dira».

Lanaren Nazioarteko Erakundeak jendaurrean argi eta garbi adierazi duenez, enpresa bateko lan presentziala ez bezala –lanaldiaren hasiera eta amaiera markatuago daude–, telelanaren antolaketa malguagoa denez, ohiko eta aparteko orduen arteko mugak ez dira hain garbiak. Eta egoera hori areagotu egiten da gailu elektronikoek ahalbidetzen dutelako lankide eta ikuskatzaileekin edonoiz eta edonon harremanetan egotea, eta, hortaz, lanaldia ohiko lanalditik haratago luza daiteke.

Workaholics

«‘Beti konektatuta’, ‘beti linean’ eta ‘beti prest’ egoteko kultura kezkatzeko modukoa da, eta Gobernuko erakundeen arreta erakarri du, langileen oinarrizko eskubide eta lan-balditzetarako ondorio kaltegarriak izan ditzakeelako. Lan-adikzioa ere gerta daiteke: lanaren menpekoek (workaholics), ikuspegi psikosozial batetik, osasun mental, emozional eta sozial kaskarragoa dute; eta, ikuspegi fisiko batetik, lanaren mendeko ez direnek baino osasun fisiko okerragoa, bizitasun gutxiago eta konfort fisiko txikiagoa», azaldu du Radut doktoreak.

Horren harira, Telelanari edo Urrutiko Lanari buruzko uztailaren 9ko 10/2021 Legearen 18. artikuluan deskonexio digitalerako eskubidea xedatu da. Horren arabera, enpresa guztiek –tamaina, enplegatu-kopuru edo jarduera-sektorea edonolakoak direla ere–  deskonexio digitaleko protokolo bat egin eta ezarri behar dute.

Lege horretan onartu da deskonexio digitala ezinbesteko baldintzetako bat dela langileen eta enpresen arteko lan-harremanetan. Langile guztiek dute deskonexio digitalerako eskubidea, atsedenaldiak errespetatzen direla bermatzeko, baita norberaren eta familiaren intimitaterako ere. Horrela, erakundeek ezin dute langileekin lan-ordutegitik kanpo harremanetan jarri.

Enplegatzaileak telelanaren arriskuak prebenitzeko betebeharra du

Era berean, enplegatzaileak enplegatu guztien osasuna eta segurtasunari eragin diezaioketen arriskuak prebenitzeko betebeharra du, baita telelangileenak ere. «Hortaz, lan-arloan egon daitezkeen arriskuak ebaluatu behar dituzte. Eta, halaber, telelaneko istripuaren ustezko larrialdi-egoerak jakinarazteko edo lesioak ezagutarazteko prozedurak izan behar dituzte», adierazi du IMQ Prevención-eko Lan-medikuntzako espezialistak.