Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Txartel digitala telefono mugikorrean erabiltzen hasiko da IMQ, kontsultan identifikatzea errazteko

28.02.2019

Txartel digitala telefono mugikorrean erabiltzen hasiko da IMQ, kontsultan identifikatzea errazteko

IMQ burutzen ari den eraldaketa digitalerako estrategiaren baitan, Euskadin buru den konpainia honetako bezeroek eskura duten app-ak medikuaren kontsultan txartel digitalaren bidez identifikatzeko aukera ematen du orain.

Mugikorrean QR kode bat irakurrita, funtzio berri honek plastikozko txartel magnetikoa alde batera uzteko aukera emango die bezeroei Euskadin, hala nahi izanez gero, ez baita beharrezkoa izango osasun-zerbitzua jasotzeko.

Txartela erabiltzeko, nahikoa da IMQren App-a irekitzea, hasiera orrian sartzea hatz-markaren bitartez edo erabiltzailea eta pasahitza sartuta, eta txartelaren ikonoan klikatzea. Horretaz gain, hartzaileak edo aseguratu nagusiak bere polizan sartutako aseguratuen txartelak ere ikusi ahal izango ditu, eta, beraz, familia osoaren identifikazio datuak izango ditu euskarri berean.

Javier Aguirregabiriak, IMQko zuzendariondoko nagusiak, azaldu duenez: “Oso tresna erabiltzen erraza da, hari esker ez baita beharrezkoa izango banda magnetikodun osasun txartela erabiltzea mediku taldeko espezialisten kontsultetan. Horrela, saihestuko dira txartel fisikoek izan ditzaketen arazoak, hala nola lapurreta, galera edo higadura.”

Halaber, honakoa adierazi du Aguirregabiriak: “funtzio honetaz gain, app-ak beste aukera asko ematen ditu aspaldi, adibidez, norberaren eta senideen historia klinikoa mugikorrean eskura izatea, polizako hartzaile izanez gero. Hori bereziki erabilgarria da bidaietan edo historia mediko bidali nahi denean”. IMQko zuzendariondoko nagusiaren hitzetan, “aplikazioak mediku aholkularia eta txat medikoa ere baditu, edozein zalantza argitzeko edo kontsultak egiteko esleitutako medikuarekin kontsulta izan arte itxaron gabe. Era berean, bideo-kontsulta zerbitzua, online hitzordua, osasun zentroen geolokalizazioa edo pertsonalizatutako osasun gomendioak eta botikak hartzeko alertak ere eskaintzen ditu”.

“Gainera, bezeroei kudeatzaile pertsonala eskaintzen dien aseguratzaile bakarra gara estatu osoan, eta edozein administrazio-izapiderekin lagunduko die, finantza erakundeetan, esaterako, egiten den moduan. Hori ere app-aren bitartez bideratu daiteke. Beste alde batetik, IMQko aseguratuek online bulegoa mugikorrean eramateko aukera dute, edozein lekutatik eta edozein unetan egin ahal izateko izapide ohikoenak, hala nola baimenak, ordainagirien kontsulta edo mediku aldaketa, IMQren bulego fisikoetara joan beharrik izan gabe”.

Horren guztiaren osagarri, IMQ Kanalen lasterbidea ere bada, “osasunari buruzko blogak, informazio aukera zabalarekin eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzeko gomendioekin, nork bere burua zaintzeko eta gaixotasunak saihesteko, eta eduki guztiak erreferentziazko medikuen bermea dutela jakiteak ematen duen lasaitasunarekin, Internetetik dabilen eta okerra, nahasgarria zein kaltegarria izan daitekeen informazioaren aldean.

Osasun digitalak gero eta leku handiagoa du gure bizimoduan eta IMQ konpainia digitala da dagoeneko, bezeroari arreta hobea eskaintzeko edozein bitarteko erabilita eta edozein egoeratan”.

IMQ App-a eskuragarri dago jada Androiden Playstoren eta iOS Appstoren. Nahikoa da mugikorrean deskargatzea eskaintzen dituen abantaila guztiak izateko.