Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zurriola Osasun Zentroa Gipuzkoako polikontsultorio bakarra eta lehena kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren arloko ziurtagiriak lortzen

01.03.2019

Zurriola Osasun Zentroa Gipuzkoako polikontsultorio bakarra eta lehena kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren arloko ziurtagiriak lortzen

Atzoko eguneko azken orduetan, pazientearen segurtasunaren arloko UNE179003 eta kudeaketa-sistemaren arloko ISO 9001:2015 kalitate onespenak eskuratu izana ospatu zuen IMQ Zurriola Osasun eta Kirurgia Zentroak, aseguratzailearen ordezkariak eta zentroko mediku eta profesionalak bertan zeudela.

Asistentziaren kalitatea, segurtasun klinikoa, berrikuntza teknologikoa, konpromisoa, konfiantza... horiek dira Donostiako Gros auzoko zentroaren aintzatespena ekarri duten ezaugarrietako batzuk.

Angel Lafuentek, IMQ Zurriolako arduradun medikoak, onespen horiek lortzeko emandako bi urteei buruz hitz egin digu: “inplementatutako hobekuntza ekimen orokorren artean, azpimarratzekoa da langileen kasik % 100 prestatu eta trebatu dela bihotz-biriketako bizkortze maniobretan, zentroko historia klinikoa digitalizatu da, pazienteen identifikazio aktiborako sistema inplementatu da, eta infekzio hedakorra prebenitzeko protokoloak aktibatu dira zentroan”.

IMQ Zurriola Osasun eta Kirurgia Zentroa

Zentroak ia 700 m2-ko instalazioak ditu, 9 kontsultan banatuta, 27 espezialitate baino gehiagorekin; fisioterapia gune bat, 6 boxekin eta erabilera anitzeko gimnasioarekin; erradiologia gunea (mamografia, dentsitometria, erradiologia arrunta, ortopantomografia eta erresonantzia magnetiko irekia); erizaindegia eta kirurgia handi anbulatoriorako ebakuntza gela, bizkortzeko 3 boxekin.

Halaber, diziplina anitzeko lantaldedun 10 unitateren aldeko apustua egiten du, patologiak ikuspegi integraletik tratatzeko: Oinaren Unitatea, Medikuntza Fetalaren Unitatea, Minaren Unitatea, Obesitatearen Unitatea, eta abar. Horretaz gain, 2018ko uztailean Larrialdietarako Arreta Etengabeko Gunea jarri zuen abian, mediku eta erizainekin, baita erradiologiako proba diagnostikoen eta premiazko analitiken atala, 08:00etatik 20:00etara, aurretik hitzordua eskatu beharrik gabe.

Zurriola Zentroak berrikuntza teknologikoaren eta abangoardiako medikuntzaren aldeko apustua egiten du. Hori dela eta, teknologiarik aurreratuenak erabiltzen ditu, hala nola Euskadiko kontrol ekografiko bidezko lehen dentsitometroa, hezurren dentsitatea neurtu behar duten pazienteek erradiazioa jasotzea saihesten duena. Abangoardiako teknologia horiek, baita ohikoenak ere, paziente guztien segurtasun klinikoa babesten duen Kalitate eta Segurtasun Erradiologikoko Plan baten parte dira.

Horretaz gain, Zurriola haurrak txertatzeko gune onetsia da Euskal Autonomia Erkidegoko txertaketa egutegian, eta hori dela eta, AEAM metodologia aplikatzen da, txertaketa zirkuituari eragin ahal dion balizko edozein arrisku identifikatzeko eta horri aurre egiteko.

IMQren kontsulta anitzeko zentroen artean, Zurriola da kirurgia handi anbulatoriorako ebakuntza-gela duen bakarra, segurtasun maila gorenekoa, anestesiaren ondoren bizkortzeko 3 boxekin. Bertan egiten da kirurgia jarduera: ile transplantea, begi-lausoak, bitrektomiak, oinaren eta eskuaren patologien ebakuntzak, barizeak, minaren tratamenduak, eta abar.

Asistentziaren kalitatea, segurtasun klinikoa, arkitektura abegikorra, espezialitateen aukera zabala eta teknologia aurreratua ekipamendu mediko eta kirurgikoan. Ezaugarri horiei esker, IMQ Zurriola zentroak ez dauka parekorik inguruan.