Iradokizunak
18.07.2019
25 urteko Andrea de la Nava bakaraldarrak arratsalde honetan egin ditu osasun-azterketak. Emakumezkoen Athletic Clubeko lehen taldeko gainerako jokalariek maiatzaren amaieran egin zituzten probak, denboraldi-aurrearen hasierari begira.
Ángel Villacampak entrenatzen duen taldearen esanetara egongo da De la Nava, eta beste bi atezainekin –Ainhoa Tirapu eta Andere Leguina– elkartuko da. Halaber, emakumezkoen Athletic Club B taldeko eta denboraldi-aurrea lehen taldearekin egingo duten jokalari hauei ere egin zaizkie azterketak: Naroa Uriarte, Amaiur Sarriegi, Leyre Monente, Nerea Nevado eta Oihane Valdezate.
Medikuntza- eta kirol-azterketa proba kardiologiko batekin hasi da IMQ Colón osasun-zentroan. Ondoren, probek Bilboko IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kirol Medikuntzako Unitateko instalazioetan jarraitu dute.
IMQko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda sendagileak eta IMQko kirol-kardiologo Zigor Madaria sendagileak zuzendu dituzte probak, eta horiekin klub zuri-gorriko Medikuntza Zerbitzuetako arduradunak ere egon dira.
IMQ, Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala
IMQ da Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala, 1998/99 denboraldiaz geroztik. Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntza Unitateak –non jokalarien osasun-azterketa egiten den– punta-puntako teknologia du kirol-arloan, baita kardiologiako eta kirol-medikuntzako mediku espezialistak eta errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua ere.
Los leones pasan su reconocimiento médico deportivo de élite en la Clínica IMQ Zorrotzaurre
La plantilla del Athletic Club aprende a realizar reanimación cardiopulmonar
Las jugadoras del Athletic Club cierran la temporada con un reconocimiento en la Unidad de Medicina Deportiva de la Clínica Zorrotzaurre