Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Aurrerapen berriek prostatako minbizi metastasikoko kasuen bizirauena bikoiztea ahalbidetzen dute

10.06.2025

Aurrerapen berriek prostatako minbizi metastasikoko kasuen bizirauena bikoiztea ahalbidetzen dute
  • José Gregorio Pereira doktoreak, IMQ-ko urogoloak: «Farmako berrien konbinazioek, doitasunezko medikuntzan egindako aurrerapenek eta tratamendu berriek, hala nola PARPen inhibitzaileek BRCA1 eta BRCA2 geneen mutazioetan eta zuzendutako erradiofarmako bidezko terapiek, ahalbidetzen dute fase metastasikoetan biziraupena bikoizteko, eta, hala, itxaropenari ate bat irekitzea».

  • Diagnostikoaren eremuan dauden aurrerapenei esker, kontsultetan detektatzen diren prostatako minbizi-kasu berrien % 90 tumore lokalizatu ez-metastasikoak dira, eta sendatze-tasa altuak dituzte.

Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak ezagutarazi dituen azken datuek erakusten dute Euskadin  tumore horrek duen intzidentzia,  hots, urtean diagnostikatzen diren kasu berriak, 1.740 kasukoa izan zen 2023an, eta ohikoena da gizonen artean, eta bularreko minbiziaren maila epidemiologiko berekoa da (aspalditik ezarrita dago horren baheketa-programa). Euskadin diagnostikatutako minbizien % 11,97 prostatakoari dagokio.

Gizartea kontzientziatu izanari eta gizonek “azterketa urologikoak” (PSA zehaztea, antigeno prostatiko espezifikoa) ohikoago egin izanari esker, patologia hori fase goiztiarragoetan diagnostikatu ahal izan da, zeinetan sendatzeko aukerak errealitatea diren, eta, hala, patologiaren heriotza-tasa murriztu ahal izan da. Hala ere, «biztanleria zahartzeak etorkizunean patologia hori nabarmen handitzea ekarriko du, eta horretarako prest egon beharko dugu», ohartarazi du José Gregorio Pereira sendagileak, IMQ Zorrotzaurreko Urologia Klinikoko espezialistak, Prostatako Minbiziaren Mundu Egunaren esparruan (ekainaren 11).

Aurrerapenak diagnostikoan

Prostatako minbizia diagnostikatzeko erabilitako aurreko markatzaileei, hala nola 4KScore, PCA3 eta Select MDX, «tumore-biomarkatzaile berriak» gehitzen zaizkie, PSA serikoaren mailak baino espezifikotasun handiagoak dituztenak, hala nola PHI (Prostate Health Index), telomeroen neurketa eta tumore zelula zirkulatzaileak (CTC )», azaldu du espezialistak. «Horiekin, alferrikako biopsia prostatikoen kopurua murrizten ari da, eta diagnostiko goiztiarra doitzen».

Era berean, Pereira doktoreak agerian utzi du 3 teslako erresonantzia magnetiko multiparametrikoaren eta bereizmen handiko mikro-ultrasoinuen (ExactVu) irudi bidezko diagnostikoan adimen artifizialaren bidez findutako aurrerapenei esker, «fusio-biopsiak doitasunez egiteko aukera ematen ari dira, parekorik gabe».

Gaixotasuna, lokalizatuta

«Horrek guztiak», jarraitu du azaltzen IMQ-ko urologoak, «gaixotasuna fase lokalizatuetan diagnostikatzea ahalbidetzen du, hau da, ez metastasikoetan, kasuen % 90ean, eta horrek terapia pertsonalizatuagoak aukeratzea ahalbidetzen du, hala nola intentsitate handiko ultrasoinuak dituen terapia fokala, kirurgia robotikoarekin eta erradioterapia selektiboagoarekin indarrak bateratzen dituena».

Pereiraren aburuz, kirurgia robotikoak badu etorkizun esperantzagarria, hala bada, «ebakidura soil baten bidez (ataka bakarra) ekiteak, ebakuntzaren ostekoa minimizatzeko, errealitate areagotuak, giza begiak ikusten duena baino haratago ikusteko, eta adimen artifizialak, ebakuntza barruko nabigazioa ahalbidetuz, zehaztasuna areagotuko dute eta abordatze horren arriskuak eta konplikazioak minimizatuko dituzte».

Gaixotasuna, barreiatua

Gaixotasun barreiatuak (metastasia) dituzten egoera aurreratuenentzat, tratamendu-bide berriak irekitzen zaizkio hormona-gabezia eraginkorrari, antiandrogeno selektiboagoak txertatzeari esker. «Farmako berrien konbinazioek, BRCA1 eta BRCA2 geneen mutazioetan PARP (poli ADP erribosa polimerasa) delakoaren inhibitzaileak bezalako tratamendu berriekin doitasunezko medikuntzan egindako aurrerapenek eta zuzendutako erradiofarmako terapiek (177 lutezioa-PSMA-617 kasu) fase metastasiko horietan biziraupena bikoiztea ahalbidetzen dute, eta, hala, itxaropenari ate bat irekitzea»», azpimarratu du José Gregorio Pereira sendagileak.

Aurrekoa gorabehera, IMQ-ko urologoak amaitzeko, nabarmendu du arlo medikoan egindako aurrerapen guztiek «ez dutela eraginik», hain ohikoa den eta etorkizun hurbilean gero eta eragin handiagoa duen gaixotasun horretan pentsatzeko modua aldatzen ez bada. Hain zuzen, honetaz ari da: «gizonak 45-50 urtetik aurrera beren “prostata-azterketa”  egitera joateko kontzientziatzeko beharra; izan ere, prostatako minbizia ez da berariazko sintomatologia batekin agertzen, eta adindu ahala gertatu ohi den prostatako hiperplasia onberak estaltzen du. Horregatik, urologoarengana joateko unea da, garaiz iritsi ahal izateko».

Prostatako minbiziaren baheketa-programa pilotua

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak auretengo otsailean jakinarazi zuen Euskadin baheketa-programak zabaltzeko konpromisoa hartu duela, eta ekainean prostatako minbizia bahetzeko programa pilotu bat abian jarriko dela iragarri zuen. Programa horretan, 50 eta 60 urte arteko 10.000 gizoni gonbit egingo zaie PSA maila baloratzeko— prostata-antigeno espezifikoa— analitika bat egiteko. Programa pilotu horren helburua da biztanleriaren baheketa berri hori ezartzeko aukera baloratzea.