Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Bilbo izango da, aste honetan, europako hiriburua mugako nortasunaren nahasmenduaren lanketan

01.10.2025

Bilbo izango da, aste honetan, europako hiriburua mugako nortasunaren nahasmenduaren lanketan
  • IMQ Amsak antolatuko ditu jardunaldiak, Deustuko Unibetsitatearekin lankidetzan, eta horietan mugako nahasmendu larriak eta arrisku handikoak tratatzeko hurbilketa praktikoa izango da.

  • Profesionalei eta ikasleei zuzenduta daude, eta horietan Espainiako, Italiako eta Portugalgo psikiatrak eta adituak bilduko dira. Era berean, Javier Malda doktore gaztea ere bertaratuko da, zeina, gaur egun, psikoterapian eta nortasunaren nahasmenduetan espezializatutako zerbitzu bat zuzentzen duen Erresuma Batuko National Health Service zentroan.

IMQ Amsako Irakaskuntza Unitateak, Deustuko Unibertsitatearen lankidetzarekin, Paziente larrien emozioen eta jokabidearen deserregulazioari buruzko Europako II. Jardunaldiak antolatuko ditu Bilbon, lelo honekin: ‘Mugako nahasmendu larriak eta arrisku handikoak tratatzeko hurbilketa praktikoa’. 2025eko urriaren 3an eta 4an izango dira, Deustuko Unibertsitatean (eraikin nagusia, Garate aretoa). Horietan psikoterapia, psikiatria eta familiekiko laneko lehen mailako espezialistak bilduko dira, eta ponentzia magistralak, hausnarketa-mahaiak eta tailer kliniko trinkoa egongo dira.

Paziente Larrien Emozioen eta Jokabidearen Deserregulazioari buruzko Europako II. Jardunaldiak diseinatu dira gai hauen gaineko ibilbide osoa eskaintzeko: psikoterapia krisi eta ezegonkortasun testuinguruetan, familiaren zeregina prozesu terapeutikoan eta psikiatriak mugako nortasunaren nahasmendu larriaren eta arrisku handiko nahasmenduaren diziplina anitzeko lanketan duen lekua, paziente horien arretan esku hartzen duten profesionalei tresna praktikoak emateko helburuarekin.

Programa

Urriaren 3an, ostirala, hasiko dira modu ofizialean,15:00etatik aurrera, IMQ Amsako kudeatzaile Koldo Gutiérrezen eskutik. Ondoren, Claudio Maruottolo doktoreak (Espainia) ‘El modelo de los cuatro círculos en el tratamiento de TLP grave y de alto riesgo’ (euskaraz, Lau zirkuluen eredua mugako nortasunaren nahasmendu larriaren eta arrisku handiko nahasmenduaren tratamenduan) aurkeztuko du (15:15ean).

Ondoren, jardunaldietan aurreikusitako hiru mahai-inguruetako lehenari ekingo zaio. Hala, Psikiatriako Mahaiaren izenburua ‘El lugar de la psiquiatría en el tratamiento de pacientes con trastorno límite de la personalidad grave y de alto riesgo’ izango da (euskaraz, ‘Psikiatriaren lekua mugako nortasunaren nahasmendu larria eta arrisku handikoa duten pazienteen tratamenduan’), eta moderatzailea Jon Ander Bilbao psikiatra izango da.

Mahai horretan hauek esku hartuko dute: Leire Erkoreka doktorea (Espainia), ‘Abordaje de la desregulación emocional de pacientes con trastornos graves de la personalidad en una unidad de agudos de Psiquiatría’ ponentziarekin (euskaraz, ‘Psikiatriako akutuen unitate batean nortasunaren nahasmendu larriak dituzten pazienteen deserregulazio emozionalaren lanketa’) (15:45); Paula Godinho doktorea (Portugal), ‘Innovación y tradición en Psiquiatría Psicodinámica: 48 años de hospital de día’ ponentzirekin (euskaraz, ‘Berrikuntza eta tradizioa Psikiatria Psikodinamikoan: 48 urteko eguneko ospitalea’ (16:15), eta Javier Goti doktorea (Espainia), ‘Desregulación emocional, conducta autolesiva, trastorno en la conducta alimentaria…: del magma al síntoma, con la perspectiva del tiempo’ ponentziaren eskutik (euskaraz, ‘Deserregulazio emozionala, jokabide autolesiboa, elikadura-jokabidearen nahasmendua...: magmatik sintomara, denboraren ikuspegiarekin’ (16:45).

Ostiraleko bigarren mahai-inguruan (Psikoterapia Mahaia) gai hau jorratuko da: ‘La psicoterapia en el contexto de crisis e inestabilidad’, (euskaraz, Psikoterapia krisi eta ezgonkortaasuneko testuinguruan’). Beatriz Rodríguez doktorea izango du moderatzaile.

Pamela Parada doktoreak (Espainia) emango dio hasiera mahai horri, hitzaldi honen eskutik: ‘Autolesión: estrategias de la terapia basada en la mentalización. Puntos clave para el abordaje y cambio en pacientes con TLP’ (euskaraz, ‘Autolesioa: mentalizazioan oinarritutako terapiaren estrategiak. Landu eta aldatzeko funtsezko puntuak mugako nortasunaren nahasmendua duten pazienteengan’ (17:45). Ondoren, Silvia Bengoak (Espainia) ‘Manejo de las conductas autolesivas en el contexto de la terapia dialéctico-conductual’ ponentzia aurkeztuko du (euskaraz, ‘Jokabide autolesiboak maneiatzea terapia dialektiko-konduktualaren testuinguruan’) (18:15). Mahaiari amaiera emango diote Julia Rosa Bilbao doktoreak eta Cecilia Llorens-Herrerak (Espainia), kasu kliniko honen eskutik: ‘Mujer a la fuga: el caso de una paciente con desregulacion emocional en tratamiento en consultas ambulatorias’ (euskaraz, ‘Emakume bat ihesi: deserregulazio emozionala duen paziente baten kasua, anbulatorioko kontsultetan tratamenduan’) (18:45).

19:15ean, amaiera arte, nortasunaren nahasmendu larria eta arrisku handia duten pazienteekin lan egiteko esperientziaz gogoeta egiteko saioa egingo da.

Urriaren 4an, larunbata, Familia Mahaiaren eskutik emango zaio hasiera egunari: ‘La implicación familiar en el Trastorno Límite de la Personalidad grave y de alto riesgo’ (euskaraz, Familiaren inplikazioa mugako nortasunaren nahasmenduan eta arrisku handikoan’). Moderatzailea, Claudio Maruottolo doktorea.

Lehenengo hizlariak, Iratxe Vilariñok (Espainia), 8:30ean esku hartuko du, gai honen eskutik: ‘La implicación familiar en el tratamiento de los pacientes con trastorno límite de la personalidad grave y de alto riesgo. Proceso terapéutico dentro del hospital de día. A propósito de un caso’ (euskaraz, ‘Familiaren inplikazioa mugako nortasunaren nahasmendua eta arrisku handikoa duten pazienteen tratamenduan. Prozesu terapeutikoa eguneko ospitalearen barruan. Kasu baten harira’). a 8:50ean, Fiorella Ceppik (Italia) gai hau izango du hizpide: ‘Desregulación emocional, trauma relacional y transmisión transgeneracional del dolor. El trabajo terapéutico familiar y multifamiliar’ (euskaraz, ‘Deserregulazio emozionala, trauma erlazionala eta minaren familiaz haraindiko transmisioa. Lan terapeutiko familiarra eta multifamiliarra’. Eta 9:10ean, Norberto Mascaró doktoreak (Espainia) gai honi erantzungo dio: ‘¿Por qué es necesario el grupo de psicoanálisis multifamiliar en la patología mental grave?’ (euskaraz, ‘Zergatik da beharrezkoa psikoanalisi multifamiliarreko taldea buruko patologia larrian?’. 9:30ean, gogoeta egiteko beste saio bat izango da.

Ikastaro-tailer praktikoa

Ponentziak amaitu ostean, ikastaro-tailer praktiko hau izango da: ‘Mentalizar para regular: taller clínico de psicoterapia basada en la mentalización’ (euskaraz, ‘Mentalizatu erregulatzeko: mentalizazioan oinarritutako psikoterapia tailer praktikoa’. 10:30etik 14:30era izango da, eta Javier Malda Castillo doktoreak zuzenduko du; psikologo klinikoa eta Anna Freud Centrek mentalizazioan oinarritutako psikoterapian egiaztatutako ikuskatzailea da. Jardunaldien agurra eta amaiera ikastaro-tailer praktikoa amaitzean izango dira.

Izena emateko

Jardunaldien egoitza Deustuko Unibertsitatean dago (eraikin nagusia, Garate aretoa), Abandoibarra inguruan, Bilbon. Garraio publikoz irits daiteke bertara, Metro Bilbao bidez (Moyua geltokia, 1. eta 2. lineak, Elkano irteera), bai eta tranbia bidez ere (‘Guggenheim’ geltokia). Ibilgailu partikularrez joanez gero, Euskadi plazako eta Zubiarte merkataritza-guneko aparkalekuak gomendatzen dira. Gehiago jakiteko edo zerbait galdetzeko, jo hona:  docencia@imqamsa.es eta https://imqamsa.es/. Programa osoa hemen kontsultagai: https://sites.google.com/view/jornadasdesregulacionemocional/.