Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k osasun aseguratzaile baten lehen WhatsApp informazio kanala ireki du

26.03.2026

IMQ-k osasun aseguratzaile baten lehen WhatsApp informazio kanala ireki du
  • IMQ-k osasuna jendarteratzeko WhatsApp espazio korporatibo berria abiarazi du. Formatu arin eta zuzen baten eskutik, osasun, ongizate eta prebentzioari buruzko aholkuak ematen ditu, baita zerbitzu-nobedadeei eta ekitaldiei buruzko berriak ere, kanal korporatibo berri hori jarraitzen duten pertsona guztientzat.

  • Baliabide hori abiarazita, aseguratzaileak, Euskadin liderra denak, indartu egiten du bere posizionamendu bereizgarria eta osasunari buruzko komunikazio hurbila izateko ahalegina, egunero gero eta pertsona gehiagok elkarreragiten duten plataforman.

IMQ-k aurrerapausoa eman du posizionamendu digitalaren estrategian, WhatsApp bidezko informazio-kanal bat abian jarrita, dibulgazio-formatuan osasun-aseguratzaile batek abiarazi duen lehena. WhatsApp konpainia askok bezeroari arreta emateko eguneroko plataforma gisa finkatu den garaiotan, IMQ-k garrantzitsutzat jo du Whattsapp ere osasunari buruzko eduki baliotsuak jakinarazteko espazioa izatea, nahita kanalera harpidetzea erabakitzen dutenentzat.

IMQ-k bezeroei jada eskaintzen zien zentro propioetan osasun-hitzorduak eskatzeko aukera, duela urtebete baino gehiago abian jarritako beste WhatsApp baliabide baten bidez –eremu horretan ere aitzindariak izan ziren–, eta orain eskaintza korporatiboa osatu du erabilera berri horrekin, zeina bereiz eskuratu ahal izango den

Sare Sozialen 2025eko Azterlanaren arabera (Elogia – IAB), WhatsApp da internautek gehien ezagutzen duten plataforma (% 95); izan ere, % 92ko sartze-ehunekoa du eta % 96ko eguneroko maiztasuna erabiltzen dutenen artean: ia “kanal naturala” da informazio erabilgarria jasotzeko. Gizartearen digitalizazioak, bestalde, gorantz jarraitzen du: 2025. urtearen hasieran, Interneten 46,2 milioi erabiltzaile zeuden Espainian (% 96,4ko sartze-ehunekoa) eta 39,7 milioi profil sare sozialetan.

Zer den IMQren WhatsApp kanala eta zer eskaintzen duen

IMQren WhatsApp bidezko informazio-kanalak nobedade-taula bat bezala funtzionatzen du; hots, norabide bakarreko espazio bat da, non osasunari buruzko eduki esklusiboa, ongizate eta prebentzioari buruzko gomendioak edota Euskadiko wellness zerbitzu eta ekitaldiei buruzko berrikuntzak partekatzen diren, idazkera hurbil eta informal batekin. Halaber, kanalak egunerokotasunarekin loturiko gai baliagarriak jorratzen ditu —ongizatea, nutrizioa eta autozaintza—, egunero hobeto zaintzeko, formatu azkar batean, segundotan irakurtzeko pentsatuta baitago.  

IMQren kanala doan jarraitzen da, urrats gutxi batzuk emanda: sartu https://whatsapp.com/channel/0029VbAQsonKGGGIw0x0Xn3z estekan, Whattsapp app-ean, “Novedades” atalean, sakatu “Seguir” eta aktibatu jakinarazpenak (“kanpaitxoa”), argitalpenik ez galtzeko.

Erabiltzaileek bereziki aintzat hartzen duten beste abantaila bat ere badu proposamenak: pribatutasuna. WhatsApp kanalak pentsatuta daude inork ez dezan ikusi nori jarraitzen dion beste norbaitek, eta komunikazioa ez da talde bihurtzen, eta ez du kontaktuen sarea erakusten. Hau da, kanala “jarraitu” eta argitalpenak jaso daitezke, txat pertsonalei eragin gabe.

Balioa emateko eta ohitura osasungarriak sendotzeko pentsatua

Helburua argia da: osasunari eta ongizateari buruzko informazio zehatza ematea, eduki erabilgarrien eskutik prebenitzea eta herritarrei IMQ ekosisteman egun badauden baliabideak hurbiltzea (osasun-edukiak, kanpainak, zerbitzuak eta gomendioak), eta informazioa zabaltzeko estekak ere. Kanala IMQ webgune, blog eta sare sozialen bidez garatzen ari den kanal anitzeko estrategiaren barruan  dago eta, orain, horri mugikorraren ingurune ohikoenetik zuzeneko atzipena gehitu zaio. IMQ-k bezeroei eskaintzen dien app-aren bidez ere sortu du kanala atzitzeko aukera.