Iradokizunak
02.07.2019
2019-2020 denboraldi-aurrea datorren ostegunean, uztailaren 4an, hasiko da era ofizialean, eta Athletic Clubeko jokalariek gaur gainditu dute urtero Bilboko Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntzako Unitatearen instalazioetan egin ohi zaien kirol- eta osasun-azterketa.
Klub zuri-gorriko lehen taldeko 28 jokalari bertaratu ari dira osasun-instalazio horietara, goi-lehiaketazko kirol-azterketa baten bitartez, osasun-egoera eta kirol-errendimendua egiazta diezazkien, aurre-denboraldia taldearekin jokatu ahal izateko (ala ez). Oraindik zehaztu gabe dauden egunetan, jokakari hauei egingo zaie azterketa: Iñigo Martínez, Unai Simón, Unai Nuñez eta Oihan Sancet, taldeari beranduago gehituko baitzaizkio. Josean Lekue, talde zuri-gorriko Medikuntza Zerbitzuetako zuzendaria, eta Paco Angulo, lehen taldeko medikua, egon dira azterketa horretan Athletic Clubeko jokalariekin.
IMQko Kirol Medikuntzako espezialista Pablo Aranda medikuak azaldu duenez, “futbol-lehiaketaren exijentzia gero eta zorrotzagoa da eta, era berean, Kirol Medikuntzako Unitatean dihardugunok egunean egoten saiatzen gara eta gero eta proba biribilagoak eta zehatzagoak egiten, taldeetako entrenatzaileei eta prestatzaileei jokalari bakoitzaren informaziorik zabalena emateko, modurik zuzenean entrena daitezen eta kirolari bakoitzari ahalik eta errendimendurik gehien atera diezaioten”. Aurten, “ohiko probak ez ezik (kirolari bati azter dakizkiokeen alde guztiak barne hartzen dituztenak, hala nola, giltzadurak, muskuluak, bihotza, begiak…) esfortzu-proba zorrotzagoa ere egin dugu, aurretik dituzten entrenamenduak ahalik eta gehien optimizatzearren”.
Azterketak alderdi asko barne hartzen ditu. “Lehenik, odol-laginak atera ditugu, analisi klinikoa egiteko, odol-gazurraren hainbat alde biokimiko egiaztatzeko. Ondoren, balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) egin dugu”.
Zigor Madaria IMQ-ko kirol-kardiologoarekin elkarlanean, jokalariei atsedeneko balorazioa egin zaie (bihotzaren auskultazioa, biriken auskultazioa, atsedeneko elektrokardiograma eta tentsio arteriala). Aldi berean, ekokardiografia (bihotzaren ekografia) bana egin zaie. “Proba horren eskutik, miaketan, elektrokardiograman eta esfortzu-proban antzematen ez diren kardiopatiak antzeman eta gehiago iker daitezke, eta horiek kirola egitean konplikazioak ekar ditzakete”, adierazi du IMQko kardiologo Zigor Madariak.
Ondoren, lehoiei laktatoekin esfortzu-proba maximoa egin zaie. “Esfortzu-proba maximoa laktatoekin egitean, jokalari bakoitzaren maila aerobikoa eta anaerobikoa ezagutzen dira, geroago entrenamendu-saioak hobeto programa daitezen, kirol-errendimendua hobetzearren”, azaldu du Pablo Aranda medikuak
Athletic Clubeko jokalariei oinkada ere aztertu zaie, hots, azterketa biomekanikoa egin zaie oinei: beheko gorputz-adarrei eta oinei miaketa-probak egin zaizkie, hala nola, giltzaduren egonkortasun-mailak, bihurdura-ereduak, disimetriak zehaztu dira eta muskulu-kateak eta jarrerak aztertu dira, baita oin-zolako presioak eta ibileraren eta kirol-keinu eta keinu teknikoa ere.
Horrela, elementu zuzentzaile edo orekatzaileen bidez, oinaren asaldura biomekanikoak antzeman daitezke eta mediku baten aginduz, orekatu. Eta oinkada eta euste-puntuak hobetzean, jokalarien kirol-errendimendua hobetu eta lesionatzeko arriskua txikiagotzen da.
IMQ, Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala
IMQ da Athletic Cluben aseguratzaile mediko ofiziala, 1998/99 denboraldiaz geroztik. Zorrotzaurreko IMQ Klinikaren Kirol Medikuntza Unitateak –non jokalarien osasun-azterketa egiten den– punta-puntako teknologia du kirol-arloan, baita kardiologiako eta kirol-medikuntzako mediku espezialistak eta errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua ere.
Las jugadoras del Athletic pasan su primer reconocimiento de la temporada en la Unidad de Medicina Deportiva de la Clínica Zorrotzaurre
Los jugadores del Athletic Club pasan su reconocimiento médico en la Unidad de Medicina Deportiva de la Clínica IMQ Zorrotzaurre
El Athletic renueva por tres nuevas temporadas el acuerdo con IMQ como aseguradora médica oficial