Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-k segurtasun neurri elektronikoak bikoiztu egin ditu ospitaleko botikak banatzeko sisteman

16.09.2022

IMQ-k segurtasun neurri elektronikoak bikoiztu egin ditu ospitaleko botikak banatzeko sisteman
  • Erizaintzako profesionalak dira sistema berrien protagonistak, haiek arduratzen baitira botikak banatzeko prozesua irakurgailu optikoen bidez bi aldiz egiaztatzeaz.

  • «Medikazioa, gela eta pazientea egiaztatzen dira, bi kontrol elektroniko desberdinen bidez. Egiaztapen horren ondorioz, zainketa eta arreta IMQren eskuetan uzten dituzten pazienteen segurtasun klinikoa handiagoa da eta, hortaz, osasun-prestazioaren kalitate, hobea», azpimarratu du Isabel Urrutiak.

Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Pazientearen Segurtasunaren alde duen Munduko Erronka –Kalterik gabeko medikazioa–, 2017. urtean abiarazi zen, eta, erakunde horrek berriro hartu du, Pazientearen Segurtasunaren Munduko 2022ko Egunaren protagonista izan dadin. Irailaren 17an izango da aurten, Kalterik gabeko medikazioa lelopean.

Erronka horren arabera, Virgen Blanca eta Zorrotzaurre IMQ klinikek —bigarrena, Euskadiko ospitale nagusia— pazienteei sendagaiak banatzeko prozesuan segurtasun-neurriak are gehiago handitzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dute.

Isabel Urrutia IMQ Taldeko Kalitate eta Pazientearen Segurtasun arduradunak azaldu duenez, «medikazioa kontrolatzeko segurtasun-neurri elektronikoak bikoiztu egin ditugu gure kliniketan, arriskuak saihesteko. Gure Farmazia Sailaren segurtasun-neurri zorrotzez gain eta pazientea barra-kodedun eskumuturreko barra-kode baten bidez identifikatzeaz gain, haratago joan nahi izan dugu, eta segurtasun-hesi berri bat ezarri botikak emateko prozesuan».

Neurri hori Kliniketako Informatika Zerbitzuarekin lankidetzan taxutu da, IMQ Kliniketako Informatika arduraduna Nuria Cudolák azaldu duen moduan: «aurrerabide berri horren protagonista erizainak dira. Gela bakoitzeko medikazio-kutxetan (denak batera daude solairu bakoitzeko medikazio-orgetan) QR kode indibidualizatu batzuk jarri dira. Horrela, erizaintzako profesionalek, medikamentuen banaketa baliozkotzeko aplikazio (app) baten bidez, bi aldiz egiaztatu behar dute irakurgailu optikoekin: lehenik eta behin, egiaztatu behar dute kutxa indibidual bakoitzaren medikazioa pazientearen identifikazioari eta esleitutako gelari dagokiela; eta, bigarrenik, pazientea ohean dagoela, profesionalak berriro egiaztatu behar du, medikazioa behar bezala banatu zaiola,  oraingoan, pazientea identifikatzeko eskumuturraren bidez».

Sistema elektroniko bikoitzak «ahalik eta gehien murrizten du banaketan hutsegiteren bat gertatzeko arriskua. Medikazioa, gela eta pazientea egiaztatzen dira, bi kontrol desberdinen bidez. Egiaztapen horren ondorioz, zainketa eta arreta IMQren eskuetan uzten dituzten pazienteen segurtasun klinikoa handiagoa da eta, hortaz, osasun-prestazioaren kalitatea, hobea», azpimarratu du Isabel Urrutiak.

Medikazio hutsegiteak

Zainketa Intentsioetako Unitateetan medikazio-hutsegiteak prebenitzeari buruzko PREVEMED jakintza-alor anitzeko txostenak adierazi duenez, medikazioan gertatzen diren hutsegiteak dira ospitaleko gertaera kaltegarri ohikoena, eta horrek ondorio sanitario eta ekonomiko handiak eragin ditzake.

Europan, Sendagain Europako Agentziaren datuen arabera, ospitaleetako medikazio-hutsegiteen tasa % 0,3 eta % 9,1 artekoa da botika-preskripzioan, eta % 1,6 eta % 2,1 artekoa, banaketa-fasean.

Espainian, ENEASen azterlan batek ondorioztatu zuen gertakari kaltegarrien intzidentzia % 8,4koa zela ospitaleratutako pazienteen artean, eta gertakari kaltegarri ohikoena medikazio-hutsegiteak zirela, hots, hutsegite guztien % 37,4.

Segurtasun txikiko medikazio-jardunbideak eta medikazio-hutsegiteak mundu osoko osasun-arretan saihets daitezkeen kalteen kausa nagusietako batzuk direnez, Osasunaren Mundu Erakundeak Pazientearen Segurtasunaren aldeko Kalterik gabeko medikazioa  Munduko Erronka kanpaina (2017) eta Pazientearen Segurtasunaren Eguna (2019. urteaz geroztik) abiarazi zituen.

Pazientearen Segurtasunaren Munduko 2022ko Eguna ospatzeko, Osasunaren Mundu Erakundea (OME) sendagaien segurtasunari buruzko web mintegi batzuk antolatzen ari da eta medikazioaren segurtasunari buruzko hainbat irtenbide eta produktu tekniko prestatzen ari da 2022an. Irailaren 17an monumentu enblematikoak laranjaz argitzeko eskatu du OMEk, medikazioaren segurtasunaren alde.

IMQ Taldea, asistentziaren kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren alde

IMQ Taldea buru-belarri ari da lanean kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren alde. Esaterako, IMQ Zorrotzaurre Klinikak Joint Commission International erakundearen ziurtagiria du (munduko osasun-ziurtagiririk entzutetsu eta zorrotzena, asistentzia-kalitateari eta segurtasun klinikoari dagokienez), baita QH Fundación IDIS *** (QualityHealthcare) aintzatespena, asistentzia-kalitatearen bikantasunari buruzkoa, ere, Kalitatearen Kudeaketaren ISO 9001 eta Pazientearen Segurtasunerako Arriskuen Kudeaketaren UNE 179003 egiaztagirien eskutik, besteak beste.