Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Keith Hornsby saskibaloilariari, Surne Bilbao Basket taldearen fitxaketa berriari, lehen azterketa medikoa egin zaio IMQ Zorrotzaurre Klinikan

16.01.2024

Keith Hornsby saskibaloilariari, Surne Bilbao Basket taldearen fitxaketa berriari, lehen azterketa medikoa egin zaio IMQ Zorrotzaurre Klinikan

Gaur goizean, Keith Hornsby (Wlliamsburg, 31 urte, 1,93 m) kanpoaldeko jokalari estatubatuarrari –denboraldia amaitu arte Surne Bilbao Basket taldearekin sinatu du– elektrokardiograma bat eta ekokardiograma bat egin dizkiote IMQ Zorrotzaurre Klinikako Kardiologia Unitatean, beltzez jantzitako gizonekin jokatzen hasi aurretik. 

Arratsaldean jarraituko du kirolerako azterketa medikoa Euskadiko osasun-zentro pribatu nagusia den ospitale horretako Kirol Medikuntza Unitatean, horren arduradun Markel Perez sendagileak zuzenduta.

Besteak beste, azterketa kardiologikoaz gain, proba medikoek balorazio zineantropometrikoa (pisua, altuera eta tolesturak) eta lokomozio-aparatuaren miaketa barne hartu dituzte.

Prozesu horren barruan, halaber, hauek egin zaizkio: test isozinetiko bat, indarreko eta artikulazio-mugikortasuneko test bat, elektrokardiograma basal bat eta gehieneko esfortzu-proba bat, korrika egiteko zintan, eta bihotz-pultsuak lortzea. Hori guztia, jokalariaren osasun-egoera baloratzeko eta Bizkaiko taldeko bere entrenamendua optimizatzeko eta indibidualizatzeko beharrezkoak diren datuak lortzeko.

Fitxaketa berria

Rytas Vilnius taldetik dator Keith Hornsby, eta esperientzia ugaria du Europan liga hauetan lehiatzen aritu baita: Liga de Campeones de Baloncesto (BCL), Eurocup eta Alemania, Frantzia, Polonia eta Lituaniako ligak.

Iazko denboraldian Nanterren jokatu zuen eta, batez beste, emaitza hauek lortu zituen: 14 puntu, 2,2 asistentzia eta 2,1 errebote, % 45, hiruko jaurtiketetan eta % 93, jaurtiketa libretan. Bere estatistiken artean, azpimarratzekoa da hiruko jaurtiketa, ehunekoei dagokionez, Europako ligetako onenetako bat izana, 2020/21 denboraldian, batez beste, % 51,9 lortuta, EWE Baskets Oldenburg-ekin eta, 2021/22 denboraldian, % 49,2, Bolougne-Levallois taldearekin.

Europara jokatzera joan aurretik, National Collegiate Athletic Association (NCAA) ligan nabarmendu zen, batez beste, emaitza hauek lortu zituela: 13,1 puntu eta 2,9 errebote, LSU Tigers-ekin. Unibertsitate-etaparen ostean, NBA denboraldiaurrea Dallas Mavericks-ekin egin zuen, eta la G-Leaguen jokatzen amaitu zuen, Texas Legends taldearekin, emaitza hauek lortu zituela, batez beste: 12,3 puntu eta 2,7 errebote, 2018/19 denboraldian.

Twarde Pierniki Torun poloniarra izan zuen Europako lehen taldea, 2019/20 denboraldian, zeinean eragin handia izan zuen, 15,1 puntu lortu baitzituen partida bakoitzeko eta, horri esker, Bundesligara joan zen. Liga horretan estatistika berdinak izan zituen, 15 puntu partida bakotzeko 2020/21 denboraldian. Alemaniatik Frantziara joan zen, Boulogne-Levallois taldearen kamisetarekin jokatzera, 2021/22 denboraldian.

Aurtengo denboraldian emaitza hauek lortu ditu, batez beste: 8,7 puntu eta 2,2 errebote, Rytas Vilnius lituaniar taldearekin; izan ere, talde horretatik joan da azken orduetan.

IMQ, euskal taldearen alde

IMQ-k beti jokatu du eliteko kirol profesionalaren alde nahiz oinarrizko kirolaren alde; hortaz, kirol-erakundeek geroko belaunaldien osasuna sustatzeko egiten dituzten jarduera-aukera handiari laguntza ematen dio. Gaur egun, IMQ da Surne Bilbao Basket eta Baskonia taldeen aseguratzaile mediko ofiziala, bai eta Athletic Club, Deportivo Alavés, Real Socied eta SD Eibar futbol-taldeena ere, besteak beste.