Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Kolon eta ondesteko minbizia, Espainiako minbiziagatiko lehenengo heriotza kausa

25.05.2022

Kolon eta ondesteko minbizia, Espainiako minbiziagatiko lehenengo heriotza kausa
  • Diagnostikoa goiztiarra bada, kasuen % 90 sendatzen dira.
  • Espezialistek intzidentzia jaisteko deia egiten dute herritarrek baheketa-programetan parte hartzera sustatuz.
  • Digestio-gaixotasunetan teknika diagnostikoak eta terapeutikoak garatu izanari esker, lesioak hobeto ikusteaz gain, kasu batzuetan erabat desagerrarazten dira kirurgia erabili gabe.

Informazio hau irakurtzeko behar izaten den denboran, Europako bi herritar kolon eta ondesteko minbiziaren eraginez hil dira. Haatik, neoplasia horrek intzidentzia itzela badu ere —minbiziagatiko lehenengo heriotza-kausa da Espainian—, minbizi-mota hori goiz detektatu zaienen % 90 sendatzea lortu dute espezialistek. «Koloneko minbiziaren baheketak baieztatu du oso eraginkorra dela lesio aurre-gaiztoak edo gaixotasunaren hasierako faseetan dauden lesioak detektatzeko. Hortaz, pandemia “gainditu” ondoren, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programek indarra hartu behar dute eta osasun onaren datu adierazgarri gisa kokatu berriro», adierazi du Blanca Sampedro sendagileak, IMQ-ko digestio-aparatuko espezialistak.

Azken urtean, Euskadin 2.154 koloneko minbizi kasu diagnostikatu dira. 2009an kolon eta ondesteko minbiziaren baheketa-programa abiarazi zenetik, Euskadin 33.550 tumore baino gehiago detektatu dira, horien % 70,4, hasierako aldian, eta horretan parte hartu dutenen bost urteko biziraupena % 95ekoa da, eta horretan parte hartu ez zutenena, % 60koa.  

Urtero maiatzaren 29an gogorarazten den Digestio Osasunaren Munduko Egunaren testuinguruan, Sampedro sendagileak herritarrek minbizi-mota horren intzidentziari aurre egiteko duten garrantzia azpimarratu du. «Tumore-mota horren intzidentzia handia haustea, medikuak agindutakoaren arabera gorozkietan ezkututa dagoen odola detektatzeko proba edo kolonoskopia bidezko baheketa- eta prebentzio-programenten parte hartzeko herritarron  kontzientziazioaren baitan bago, hein handi batean».

Baheketa egiteak duen garrantzia azpimarratu du espezialistak, «batez ere, alarma-sintomarik badago, hala nola ondesteko odol-galera, hesteetako erritmoaren aldaketa, abdomeneko mina eta pisu- eta jangura-galera. Sintoma horietako bat izanez gero, digestio-aparatuko espezialista batengana edo lehen mailako arretako mediku bantengana jo beharko da, eta, medikuak hala agintzen badu, proba osagarriak eskatuko dira diagnostiko egokia egiteko».

Gorozkietan ezkututa dagoen odola detektatzeko proba eta kolonoskopia minbizi-mota hori prebenitzeko teknika diagnostikoak eraginkorrak direla baieztatu dute. Bi metodoek koloneko minbizia goiz detektatzeko eraginkorrak direla baieztatu dute; izan ere, hilkortasun-tasa eta intzidentazia argi eta garbi murriztu dira», adierazi du Sampedro medikuak.

Aurrerapen diagnostikoak eta terapeutikoak digestio-osasunean

IMQ-ko aditua, gibeleko gaixotasunetako espezialista, pozik dago, «pandemiaren bi urte hauetan Covid-19aren aurkako tratamenduak eta txertoak garatzeko ahalegin handiak egin badira ere, ez zaiolako digestio-aparatuaren patologietan beste ezagutza-arlo batzuk ere garatzeari utzi».

«Aurrerapen nabarmenak egon dira teknika diagnostikoetan eta tratamendu farmakologikoetan nahiz endoskopikoetan», adierazi du jarraian.

Teknika diagnostikoen artean hauek nabarmendu ditu espezialistak: «bereizmen handiko endoskopia, zeinari esker, lesio-kopuru handiagoa detektatu ahal izateko irudi endoskopiko magnifikatua lor daitekeen». Era berean, hau adierazi du: «hainbat teknika erradiologikok, hala nola Combine CT izenekoak, gibeleko tumoreen tratamendu lokalei fidagarritasun handiagoa ematen die».

Eta tratamenduei dagokienez, Sampedro doktoreak hau nabarmendu du: «endoskopia aurreratua, mukosazpiko disekzioarekin, garatu izanak lesio gaiztoak eta aurre-gaiztoak guztiz erauztea ahalbidetzen du; aurrerapen hori agertu aurretik, ebakuntza kirurgikoak erabiltzen ziren lesio horietan».

Obesitatearen kirurgia endoskopiko berriek, esaterako POSE edo APOLLO izenekoek, «emaitza bikainak lortzen dituzte pisua galtzeko nahiz obesitatearekin loturiko gaixotasunak (hipertentsio arteriala edo diabetesa, besteak beste) kontrolatzeko».

Espezialistaren aburuz, berri ona da pandemiak sortutako zailtasunak gorabehera «tratamendu berriak –hala nola botika biologikoak, gaixotasun kronikoak tratatzeko, esaterako, hesteetako gaixotasun inflamatorioa (kolitis ultzeraduna eta Crohn-en gaixotasuna) edo immunoterapia, digestio-hodiko tumore gaiztoak tratatzeko– garatzeko ikerlan garestiak egiten jarraitu dela».

Hobe prebenitzea, digestio-aparatuko gaixotasunetan ere

Gaixotasunak prebenitzeko eta osasuna sustatzeko beste neurri bat da «bizi-aztura osasungarriak izatea, hala nola Gastroenterologia Espainiako Sozietateak adierazitakoak». Adituak hauek azpimarratu ditu: