Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

100dik gora "urdinez jantzitako aingeruk" zainduko dute San Mamesen 53.000 zaleen bizia lehen euskal derbian

11.09.2025

100dik gora
  • San Mames irailaren 13ko Athletic-Deportivo Alavés partida hartzeko prestatzen ari da, Europako osasun-dispositibo aurreratuenetako baten eskutik. Izan ere, azken urteotan 152 larrialdi artatu ditu batez beste denboraldi bakoitzean.

  • IMQ-k partida bakoitzean 100dik gora osasun-profesionalez, 17 desfibriladorez eta 3 anbulantzia espezializatuz baliatzen da ziurtzeko pertsona bakoitzaren bizia bermatuta dagoela, zaleek ikuskizunaz gozatzen duten bitartean.

Datorren larunbatean, irailaren 13an, 18:30ean, San Mames galaz jantziko da Athletic Club eta Deportivo Alavés taldeen arteko LaLigako lehen euskal derbia hartzeko. Jokaldi bakoitzean 53.000 zale baino gehiago hunkitzen diren bitartean, urdinez jantzitako beste profesional talde batek emaitza baino garrantzitsuagoa den zerbait zainduko du: Katedralean dagoen pertsona bakoitzaren bizia.

IMQ-k, futbol-jardunaldi bakoitzean egin ohi duenez, Europako prebentzioko osasun-dispositiborik aurreratuenetako bat abiaraziko du. Bi euskal kluben medikuntza-aseguratzaile ofizialak kirol-babesletzatik haratago doan balio bat ematen die: kirolarien, teknikarien eta zaleen bizia babesteko konpromisoa.

San Mames, Europako estadiorik seguruena

2017an, San Mames izan zen Pazientearen Segurtasunaren UNE 179.003 ziurtagiria lortu zuen Europako lehen futbol-estadioa, eta aintzatespen hori sistematikoki berritu du. 2024an, Bilbao Arenak ere lortu zuen.

“Ziurtagiriak bermatzen du prozedura bakoitza, protokolo bakoitza eta larrialdi mediko baten aurreko erantzun bakoitza diseinatuta daudela arriskuak minimizatzeko eta bizirauteko aukerak maximizatzeko, eta, horrela, lehen mailako beste estadio batzuek ez duten estandarra lortzen da”.

Eliteko osasun-dispositiboa, biziak salbatzen dituzten kopuruak

Datuak mintzo dira, eta agerian jarri dute “urdinez jantzitako aingeruen” lan isilaren benetako garrantzia. Azken denboraldi osoetan, San Mameseko osasun-dispositiboak 152 larrialdi artatu ditu batez beste denboraldi bakoitzeko.

Gehien artatzen diren patologiak hauek dira: traumatismoak (kasuen % 25 inguru), ondoren zauriak, sinkopeak, zefaleak, zorabioak, intoxikazioak eta antsietate-krisiak. Patroi horrek futbolaren izaera emozionala eta jende-samalda jendetsuen berezko arriskuak islatzen ditu.

Dispositiboaren eraginkortasuna da alderik nabarmenena: kasuen % 73-84 lekuan bertan konpontzen dira, ospitalera eraman beharrik gabe. Horrek esan nahi du, egoera gehienetan, estadioan bertan ematen den erantzun medikoa nahikoa dela pazienteak egonkortzeko, ikuskizunaz gozatzen jarrai dezaten edo etxera segurtasun osoz itzul daitezen.

Urdinez jantzitako aingeruak

Kopuru horien atzean, IMQ-k partidu bakoitzean jarritako 100 profesional baino gehiago inplikatzen dituen osasun-operatiboa dago. Horren zati nagusia 12 osasun-langile espezializatuk osatzen dute (4 mediku eta 8 erizain), larrialdietako koordinatzaile eta teknikariekin batera. Baina ereduaren benetako berezitasuna EHUko Medikuntza eta Erizaintzako 70-80 ikasleren parte-hartzean oinarritzen da, unibertsitate-praktiken barruan plusa ematen baitiote estadioaren segurtasunari.

San Mamesera bertaratzen direnen segurtasunari eta osasunaren babesari buruzko kezka bitarteko hauetan gauzatzen da: esparru osoan estrategikoki antolatutako 9 erizaindegi, 17 desfibriladore (horietako lau azken belaunaldiko bihotz-erreskateko guneak) eta 3 anbulantzia espezializatu (bi ohiko eta ZIU mugikor bat).

Abangoardiako teknologia biziaren zerbitzura

IMQ-k ahalegin handia egiten du San Mames abangoardia teknologiko sanitarioan egon dadin, azken belaunaldiko ekipamendu medikoaz baliatzen baita eta erizaindegi nagusian eta UEFAkoan parametro anitzeko eskuzko desfibriladoreak eta monitoreak baititu, larrialdietako boxetan eta ospitaleko zainketa intentsiboetako unitateetan erabiltzen direnen berdintsuak.

Plug & play diseinudun ekipamendu horiek hainbat lan-modalitate ahalbidetzen dituzte: desfibriladore erdiautomatikoa, kanpoko taupada-markagailuak, monitorea eta eskuzko desfibrilazioa. Moldaerraztasun teknologiko horrek larrialdi kardiobaskularrak tratatzeko erreferentziazko ospitale baten asistentzia-maila berean jarri du San Mames.

Gailu saanitarioaren bideo bat ikus daiteke esteka honetan.

Ziurtagiriak berritzea, bikaintasunarekiko konpromisoa

2025eko ekainean, San Mamesek eta Bilbao Arenak arrakastaz berritu zituzten UNE 179.003 ziurtagiriak; hala, Europako kirol-esparrurik seguruenak zirela berretsi zuten. Ziurtagiriak, baina, ez dira automatikoki berritzen: kanpo-auditoretza zehatzak behar izaten dira, protokolo bakoitza, prozedura bakoitza eta osasun-arriskuak kudeatzeko sistemaren alderdi bakoitza ebaluatzeko.

UNE 179.003 ziurtagiriak baldintzak ezartzen ditu kudeaketa-sistema integral baten esparruan osasun-jarduerak gauzatzearen ondoriozko arriskuak kudeatzeko. Kirol-esparruan dagoen bitartean edonork jasan ditzakeen arriskuak edo gertaera kaltegarriak minimizatzea du helburu.