Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Minbizidun 8.000 pertsonak baino gehiagok behar dute erradioterapia urtero Euskadin

15.12.2022

Minbizidun 8.000 pertsonak baino gehiagok  behar dute erradioterapia urtero Euskadin
  • Erradioterapia beharrezkoa da minbizia diagnostikatu zaien pertsonen % 60rentzat –14.000 baino gehiago urtero Euskadin–. Eta, gaur egun, doitasunezko onkologia erradioterapikoa jaso dezakete.

  • Hainbat teknikari, hala nola ‘Deep Inspiration Breath Hold’ eta ‘Tracking’ izenekoei, edo tratamendu hipozatikatuei esker, doitasun handiagoa lortu da, saio-kopuru txikiagorekin, besteak beste, bularreko, ondesteko, biriketako, prostatako eta pankreako tumoreak tratatzean.

 

Minbizia Euskal Autonomia Erkidegoan 2001-2020 txostenak agerian jarri duenez, urtero 14.000 minbizi-kasu baino gehiago diagnostikatzen dira Euskadin. «Horien % 60k onkologia erradioterapikoaren laguntza behar izango du prozesuaren uneren batean, eta horrek esan nahi du 8.000 euskal herritarrek baino gehiagok jasotzen dutela urtero doitasunezko teknologia hori tumorea sendatzeko, hori hedatzea edo berriro agertzea prebenitzeko edo eritasunaren sintomak arintzeko», azpimarratu du Clara Eíto doktoreak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoko Onkologia Erradioterapikoko arduradunak.

Adierazpen horiek abenduaren 19aren, Onkologia Erradioterapikoaren Egunaren esparruan egin dira. Izan ere, 1899ko abenduaren 19an dokumentatu zen erradioterapia bidezko tumore baten lehenengo sendaketa. «Oroitzapenezko eguna da, minbiziari aurre egiten diogun guztiontzat, hots, profesionalontzat, pazienteentzat eta beren senideentzat. 123 urte hauetan, erradioterapiak biziak salbatzen jarraitu du, eta gaixotasun onkologikoak eta ez-onkologikoak tratatzeko ezinbesteko euskarria izaten jarraitzen du», adierazi du Eíto doktoreak.

Doitasunezko erradioterapia

Espezialistaren aburuz, «garrantzitsua da herritarrak eta, batez ere pazienteak, erradioterapiaren balioaz jabe daitezen, horren gaitasun berritzaile eta teknologikoaz, eta aplikazio ugariez eta, batez ere, kontzientzia daitezen, gaur egun, doitasunezko erradioterapiaren onurak edozein tratamendu onkologikotan ezinbestekoak direla».

Doitasunezko erradioterapiaren hainbat alde xehatuta, IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoak teknika berriak sartzearen alde egin duen apustua azpimarratu du adituak, «esaterako, arnas kontrola gure azeleragailu lineal bikietan integratutako  ‘Deep Inspiration Breath Hold’ (DIBH) bitartez.Teknologia horrek, bulerreko minbizia tratatzeko erabili ohi dugunak, birikei eragin diezaiekeen dosia ahalik eta gehien murriztea ahalbidetu du; edo arnas zikloari eta tumore mugimenduari jarraiki egiten den tratamendua, ‘tracking’ bidez, lesio pankreatikoetarako, zeinak, besteak bezala, hurbileko organoei eragin diezaiekeen dosia ahalik eta gehien murrizten duen».

Tratamendu hipozatikatuak, hots, saio-kopuru gutxiagotan egiten direnak erabiltzeko joera ere izan da agerikoa IMQ Zorrotzaurre Klinikako Institutu Onkologikoan, eta, hortaz, tratamendu onkologikoak laburtzen dira, baita ospitaleko egonaldia ere, «bularreko, ondesteko, biriketako, prostatako tumoreak tratatzean eta hainbat tumoreren metastasian» saio-kopuruaren batez bestekoa murrizten delako.

Segurtasun klinikoa eta ikerketa

Clara Eíto sendagileak adierazi duenez,«asistentzia-jarraitutasunaren eta pazientearen segurtasunaren ikuspegitik, gogorarazi beharra dago IMQ Zorrotzaurre Klinikako Insitutuko Onkologikoak bi azeleragailu lineal biki dituela, eta horiei esker, tratamenduan zehar pazienteek ez dutela ustekabeko etenik jasatzen, eta tratamendua bi makinetako edozeinetan berdin jasotzen dutela. Hori segurtasun-berme gehigarria da pazienteentzat».

Onkologia Erradioterapikoko arduradunak gogorarazi du Onkologia Erradioterapikoko Espainiako Sozietateak (SEOR),“Sin investigación no hay progreso científico” lelopean, Onkologia Erradioterapikoko Ikerketa Institutua (IRAD) sortu duela oraintsu, ikerketa klinikora, translazio-ikerketara eta ikerketa teknologikora berariaz bideratutako baliabideak izateko. Adierazi duenez, «oraindik orain Institutua sortu izana bat dator IMQ Zorrotzaurre Klinikaren laguntzarekin, duela zazpi urtetik hona, estatuko eta nazioarteko proiektu eta ikerlanen bitartez Onkologia Erradioterapiko arloan ikerketa onkologikoaren alde garatzen ari den apustuarekin».

Azkenik, Eíto doktoreak azpimarratu nahi izan du erradioterapia-prozesua Onkologiako espezialista baten ardurapean ez ezik, «jakintza-alor anitzeko talde baten ardurapean ere badagoela –erizainak, fisikariak, dosimetristak eta teknikariak–, eta horiek guztiek modu koordinatuan lan egiten dutela, zereginak katean, elkarren segidan, egiten dituztela, paziente bakoitzari arreta hurbila eta pertsonalizatua emateko».