Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zorrotzaurre Klinika, Estatuan ingurumenaz gehien arduratzen den osasun zentroetako bat

05.06.2019

Zorrotzaurre Klinika, Estatuan ingurumenaz gehien arduratzen den osasun zentroetako bat

Ospitale handi batean, esaterako, IMQ Zorrotzaurre Klinikan, egunero kontsumitzen diren baliabideen kopuru handiek aho zabalik uzten dute: 1.800 xiringa, 2.000 botika-unitate, 1.000 otordu, 1.200 kg arropa garbituta, 900 kg hondakin, 1,42 tona CO2, 4.200 paper-unitate, 14.400 kwh energia elektriko eta 54.500 ur-litro.

Hala ere, “kopuruak gorabehera, askoz handiagoak izango lirateke klinika eratu zen unetik ingurumena zaintzeaz arduratuta egongo ez bagina eta egunero, gure prozesu guztietan, murriztu, berrerabili eta birziklatzeko printzipioak erabiliko ez bagenitu”, azaldu du lsabel Urrutiak, IMQ Taldeko Kalitatearen eta Pazientearen Segurtasuneko arduradunak.

Izan ere, Euskadiko ospitale-zentro pribatu nagusia denak, kontsumo energetikoa murrizteko, “eraikinaren barrualdea argitzeko argi naturalaz baliatzen den diseinua du, eguzki-kontroldun beirak, kontsumo txikiko luminariak eta instalazio  fotovoltaikoa dauzka. Halaber, ur-kontsumoa murrizteko, gantz-bereizgailua ere badugu”, adierazi du adituak.

Aurreko urteotan bezala, IMQn ingurumenarekiko sentikortzeko ekimenak garatu nahi izan dira, hainbat moduren bidez, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta; esaterako, kartelak eta bideoak erabili dira ingurumena zaintzeak duen garrantzia azpimarratzeko.

Halaber, IMQ-k prestakuntza- eta sentsibilizazio-ikastaroak antolatu ohi ditu erakundeko profesionalen artean, ingurumen-ekintzen norainokoa handitzearren.

Aurreko urteotan izandako arrakasta dela eta, IMQ-ko klinikek aurten ere ‘menu ekologikoa’ egingo dute, hots, ospitaleko menuan nekazaritza eta abeltzaintza biologikoko osagaiak sartuko dira, “paziente bakoitzaren beharren arabera”. Izan ere, ekoizpen-mota horretan baliabide naturalak dira nagusi eta ez da produktu kimiko sintetikorik eta pestizidarik erabiltzen, eta hori pazienteei eskaini zaie menuan.

Azkenik, “La Bicicleta” izeneko argazkiak, IMQ Zorrotzaurre Klinikako osasun-laguntzaile José Miguel Páezek egin duenak, irabazi du airearen kutsadurari buruzko (aurten Ingurumenaren Munduko Egunaren goiburua) argazki-lehiaketa.

Sariak eta egiaztagiriak

Baina ingurumena zaintzearen aldeko apustua ez da azpiegituretan bakarrik jorratzen, eta zentroaren jardueran bertan ere badu eragina, hots,osasunean.

Horiek horrela, IMQ Zorrotzaurre Klinikaren “Contaminantes emergentes, ¿y si no esperamos a que estén aquí?”/ “Kutsatzaile sortu berriak, eta hemen egotera itxaroten ez badugu?” izeneko proiektua, EWWR (European week for waste reduction) edo Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen sarien “enpresak eta industria” kategoriako irabazlea izan da (maiatzaren 15ean, Bruselan, jakinarazi zen erabakia. 

30 herrialdetako 14.347 proposamen baino gehiagoren artean hautatu zuten irabazle IMQ Zorrotzaurre Klinikaren ekimena. Proiektu hori garatzeko, endoskopia, esterilizazio, mantetze-lan eta garbiketa zerbitzuetan erabili ohi diren 34 produktu kimiko aztertu ziren, eta, guztira, sei gai kimiko identifikatu ziren eta horien ezaugarriak direla eta, datozen urteotan araupean egoteko aukera asko dute horiek. Txostenaren arabera, sei gai horiek gaur egun ez dute emaitza bera lortzen duen ordezkorik, eta Europako ospitaletan erabili ohi dira.

Nicolás Guerraren ustez, IMQ-k ingurumenarekin duen konpromisoa,“2011n egiaztatu zen, era berean, ingurumena kudeatzeko sistema aurreratua ezarri ondoren, ISO 14001 ziurtagiria lortu baitzen”.

Halaber, IMQ klinikek “ISO 50001 ziurtagiria dute, hots, energiari dagokionez efizienteak diren sistemak ziurtatzen dituen nazioarteko araua, eta Bilboko Udalak abiarazitako ‘Hacia una estrategia baja en carbono en Bilbao’/ ‘Bilbon karbono gutxiko estrategia baterantz” programan parte hartu dute”, hots,Bizkaiko hiriburuan berotegi-efektuko gasen isuriak mugatzea helburu nagusi duen horretan.