Bilatu zure medikua (leiho berri batean irekiko da):

Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Zorrotzaurre Klinikak protokolo berriak abian jarri ditu indarkeria matxistari aurre egiteko

25.11.2025

Zorrotzaurre Klinikak protokolo berriak abian jarri ditu indarkeria matxistari aurre egiteko
  • Euskadin, 4.800 emakume baino gehiago izan dira genero-indarkeriaren biktima 2025ean; 6.000 delitu inguru erregistratu dira, aurreko urtean baino gehiago. Gainera, Ertzaintzak 6.200 emakume baino gehiago babesten ditu gaur egun, eta 600dik gora sexu-indarkeria kasu egon dira azken urtean; horrek guztiak agerian jartzen du arazoaren muntak erantzun koordinatua eta irmoa eskatzen duela maila guztietan.

  • IMQ Zorrotzaurre klinikak genero-indarkeriaren aurkako neurriak sustatu ditu; horretarako, instalazioetan protokolo espezifiko berriak aplikatzen ditu eta osasun-taldea trebatzen du, biktimak goiz detektatzeko eta erabateko laguntza emango zaiela bermatzeko.

Azaroaren 25ak, Emakumearen aurkako Indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunak, berriro gogorarazten digu genero-indarkeria desagerrarazteko premia iraunkorra, gaitz horrek mundu osoan milioika emakumeri eragiten baitie. Egun hura Nazio Batuen Erakundeak ezarri zuen ofizialki, 1999an, Mirabal ahizpen oroimenez. 1960an emakume haiek Trujilloren diktaduraren aurrean erakutsitako ausardiak munduko mugimendu feminista inspiratu zuen. Hala, indarkeria hori salatzeko, horretaz hausnartzeko eta ekintza zehatzak egiteko eguna da. Lehen protesta haietatik lau hamarkada baino gehiago igaro direnean, euskal gizarteak konpromiso irmoa du emakume guztiei ingurune berdinzaleak eta seguruak bermatzeko.

Arazoaren munta kopuru sendoen bitartez islatzen da: Euskadin, 2025eko lehen seihilekoaren amaieran, genero-indarkeriagatiko salaketak % 8,2 igo ziren aurreko urtearen aldean: 1.812 kasu jakinarazi ziren bigarren hiruhilekoan bakarrik, eta 450.000 emakume aitortu ziren ofizialki bizitzan zehar jasandako indarkeria matxista motaren baten biziraule. EAEko tasa (15,3 biktima 10.000 emakumeko) Estatuko batez bestekoa baino txikiagoa bada ere, goranzko joerak erantzun eraginkorrak eta koordinatuak behar ditu.

Osasun-zentroetan genero-indarkeria prebenitu eta hautemateko eta horiei aurre egiteko protokolo eguneratuak izatea betebehar etiko eta legala da gaur inoiz baino gehiago. Testuinguru horretan, IMQ Zorrotzaurre klinika erreferentetzat hartzen da, hirugarren protokolo propioa ezarri izanagatik, zeinaren bidez indarkeriarik dagoen susmatzen den edo salaketa egoera orotan erantzun arin, profesional eta errespetuzkoa bermatzen den.

Protokolo hobetu horrek, lanbide arteko esperientzian eta lankidetzan oinarriturik sortua, barne-zirkuituak automatizatzen ditu salaketa errazteko eta biktimen laguntza psikologiko, sozial eta legalera bideratzeko. Halaber, langile guztiei etengabeko prestakuntza ematen zaie, urtero sentsibilizazio-kanpainak egiten dira, hala nola azaroaren 25ekoa, eta berariazko neurriak ezartzen dira osasun-arloan sexu-jazarpena, generoagatiko jazarpena eta LGTBI pertsonen diskriminazioa prebenitzeko eta kudeatzeko. Azken kasu horretarako, protokolo bat sortu berri da.

Azaroaren 25a dela eta, IMQ Zorrotzaurre klinikak 2025-2028 Berdintasunerako Plan berria aurkeztu du, enpresak erakunde barruan emakumeen eta gizonen benetako berdintasunaren alde egindako ibilbidea sendotzen duen dokumentu integrala. Diagnostikoan jaso denez, osasun-langileen % 80 inguru emakumeak dira, oreka dago zuzendaritza-postuetan eta berariazko ekintzak egiten dira segregazio bertikalari eta horizontalari aurre egiteko —funtsezkoak, desberdinkeriarik gerta ez dadin eta erantzukidetasuna sustatzeko.

Zorrotzaurreko Berdintasun Plan berriak, Genero Berdintasunerako Europako Estrategiarekin eta Euskadi Basque Country 2030 Agendarekin erabat bat datorrenak, bost ardatz estrategiko ditu: lidergo instituzionala, prestakuntza, lana eta familia uztartzeko modu erantzukidea, lan-osasuna berdinzalea eta enpresa-politika berdinzalea. Ekintza berritzaileenen artean, hauek nabarmentzen dira: jazarpenari aurre egiteko protokolo espezifiko bat ezartzea, berdintasunaren eta prebentzioaren arloko urteko derrigorrezko prestakuntza, langile guztientzako harrera-eskuliburu inklusiboak eta egun garrantzitsuetan, hala nola, martxoaren 8an eta azaroaren 25ean, langileak partaide egiten dituzten eta ikusgaitasuna ematen duten kanpainak. Planak jarraipen- eta ebaluazio-tresnak ere txertatu ditu, neurrien eraginkortasuna eta araudia betetzen direla bermatzeko, urteko kontrolen eta inpaktuari buruzko txosten publikoen bitartez.

Klinikak, zentroko ageriko lekuetan kartelak jarriz eta langileak ateen aurrean bilduz, “Txertatu emakumeen aurkako indarkeriaren kontra” kanpainarekin bat egiten du. Kanpaina horrek agerian uzten du garrantzitsua dela beste aldera ez begiratzea, salaketa eta laguntza sustatzea eta zigorgabetasuna bultzatzen duten jarrerak baztertzea. Aldarrikatzen du, halaber, genero-indarkeria ez dela arazo pribatua, soziala baizik, eta inplikazio kolektibo batek bakarrik ahalbidetuko duela pandemia isil hori desagerraraztea.

Genero-indarkeriaren aurkako borrokak ahalegin instituzional, profesional eta sozialak batzea eskatzen du. Erantzunkidetasuna eta arreta osoa izanda soilik lortuko da indarkeriarik, diskriminaziorik eta beldurrik gabeko gizarte bat eraikitzea, non emakume guztiek beren eskubideak bete-betean bizi eta gauzatu ahal izango dituzten.