Iradokizunak
21.11.2025
Azaroan, Obesitatearen aurka borrokatzeko Munduko Eguna (hilaren 12a) (azaroak 12) eta Diabetesaren Munduko Eguna (azaroak 14) ospatu dira.
XXI. mendean bi patologia hauen maiztasuna esponentzialki handitzen ari da, eta egun hauen helburua gaixotasun horiek dakarten arriskuari buruz herritarrak informatzea eta sentsibilizatzea da.
IMQ-ko Endokrinologia eta Nutrizioko mediku espezialista bik, Beatriz Astigarraga Aguirre doktoreak eta Marta Baraia-Etxaburu Astigarraga doktoreak, hertsiki lotuta dauden bi patologia horien –obesitatea eta diabetesaren– xehetasunak azalduko dituzte.
Obesitatearen ohiko definizioa kontzeptu bakar batera mugatzen da: gorputz-masaren indizea (GMI), hots, pazientearen pisua zati altuera ber bi. Pertsona baten GMI 30 edo hortik gorakoa bada, obesitatea izango du. Obesitatea, ordea, hori baino askoz konplexuagoa da. Prozesu inflamatorio kroniko bat da, gantz-ehun gehiegi izateak eraginda, eta hainbat arrazoirengatik gertatzen da.
Diabetes motetako bat 2 motako diabetes mellitus-a da, obesitatearekin zerikusirik handiena duena, haurtzaroan eta nerabezaroan ohikoagoa den eta jatorri autoimmunea duen 1 motako diabetes mellitus-ak ez bezala.
Amerikako Diabetes Elkarteak honela definitu du 2 motako diabetesa: odoleko glukosaren kontzentrazioa luzaroan altu mantentzeagaitik (hipergluzemiagaitik) gertatzen diren aldaketa metaboliko desberdinen batura.
Konplikazio makro edo mikrobaskularrekin lotu daiteke (odol-hodi handiei edo txikiei eragin ahal die), eta horrek beste nahasmendu larri batzuk eragin ditzake.
Obesitateak eta diabetesak lotura estua dute. Obesitatea duten pazienteen % 30-40k 2. motako diabetesa du, eta 2 motako diabetesa duten pazienteen % 80k baino gehiagok obesitatea du.
Bi egoerak prebenitu eta tratatzeko, gomendio nagusia bizi-ohitura osasungarriak sustatzea da: elikadura orekatua eta askotarikoa; ariketa fisiko egokia eta ongizate emozionala.
Tratamendu farmakologikoa lagungarria izan daiteke. Zorionez, gero eta aukera terapeutiko gehiago daude obesitatea eta diabetesa hobetzeko.
Azken aurkikuntza inkretina izeneko hormona batzuei eragiten dieten botikak dira, hala nola GLP-1 (1. motako glukagoiaren antzeko peptidoa) eta GIP (polipeptido inhibitzaile gastrikoa). Horregatik deitzen zaie “GLP-1 edota GIP hartzailearen agonistak”.
Sendagai horiek pankreako intsulina-jariatzea areagotzen dute, burmuinean asetasun-sentsazioa sortzen dute eta urdailaren hustuketa moteltzen dute.
Ez, elikagaiak jatean bakarrik jarduten dutelako. Hau da, elikagaiak kontsumitzean betetzen dute beren funtzioa, batez ere elikagaiek koipe eta karbohidrato ugari badituzte. Ahorakinik ez badago, ez dira askatuko inkretina izeneko hormonak, eta farmakoak ez du jardungo.
Bai. Ohikoenak, gastrointestinalak: goragalea, gorakoak, beherakoa edo idorreria. Batzuetan, buruko mina edo loaren nahasmenduak ere. Eta, oso ez-ohikoak, pankreatitisa edo giltzurrunaren asaldua eragin ditzakete, besteak beste.
Babes kardiobaskularra, hots, osasunari arrisku handia dakarkioten gaixotasunak prebenitzen eta hobetzen dituela, hala nola 2 motako diabetesa, loaldiko apneak, hipertentsio arteriala, hiperkolesterolemia, kardiopatia iskemikoa edo gibel-esteatosia (gibel gantzatsua).
Ez. Haien bidez tratatzeko, irizpide batzuk bete behar dira: gorputz-masaren indizea 30 edo hortik gorakoa izatea, edo gorputz-masaren indizea 27 eta 30 artekoa izatea, arestian adierazitako arrisku kardiobaskularreko gaixotasunetako batekin batera.
Jakina, ezinbestekoa izango da mediku batek pazientea baloratzea eta horren jarraipen estua egitea sendagai horiek erabiltzea erabakitzen bada.
La diabetes aumenta el riesgo de sufrir un evento cardiovascular
La incidencia de diabetes continúa en ascenso, especialmente en los menores de cinco años
Una de cada cuatro personas mayores de 65 años tiene diabetes