Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ-ko 1.839 profesional medikoek pertsonen osasunarekiko eta balio etikoekiko konpromisoa berritu dute lanbidearen nazioarteko egunean

27.10.2022

IMQ-ko 1.839 profesional medikoek pertsonen osasunarekiko eta balio etikoekiko konpromisoa berritu dute lanbidearen nazioarteko egunean
  • Euskadiko osasun pribatuko medikuen talde nagusia da, eta horrek Euskadiko txoko guztietako 2.400 kontsultetan ematen du arreta.

  • Espezialitate guztiak barne hartzen dituen medikuen taldea duenez, IMQ da Estatuan lehen mailako arretari merezitako garrantzia ematen dion osasun pribatuko aseguratzaile bakarra.

Medikuntzako Mundu Elkartearen 2020ko batzar nagusiaren bezperan, koronabirusaren pandemiaren hasiera betean, Elkarteak erabaki bat hartu zuen medikuntzaren alde, urriaren 30a Lanbide Medikoaren Nazioarteko Eguna izan zedin, «medikuek, gizateriaren zerbitzura, pazienteen osasun eta ongizatearekin duten konpromisoaren omenez, lanbidearen balio etikoak aintzat hartuta».

Horiek dira, hain zuzen, gaur egun IMQ-ko medikuen taldea osatzen duten 1.839 medikuntzako profesionalek, aurtengo urriaren 30ean, Lanbide Medikoaren egunean, aldarrikatzen dituzten balio etikoak, baita 1934an —Gizarte Segurantza eratu baino hamar urte lehenago— Bizkaiko medikuen talde batek Euskadiko Igualatorio Médico Quirúrgico (IMQ) sortzera bultzatu zituztenak ere.

Egun, herritarren osasun-arretarekiko konpromiso horren emaitza berritzaile moduan, erakundeak Euskadiko osasun pribatuko medikuen talde nagusia du, osasun-sare pribatu nagusia, alegia: 2.400 kontsulta, 23 klinika eta zentro propio eta 9 hortz-klinika. Hori guztia, urtero, 380.000 bezero partikular baino gehiagori, mila enpresa baino gehiagori eta  milaka paziente eta horien familiei  arreta emateko. Izan ere, IMQ da Estatuan iraunkortasun handiena duen eta bezero fidelenak (20 urtetik gora konpainian) dituen osasun-asegurua. Horri gehitu zaizkio estatu-mailan asegurudunek beren eskura dituzten 40.000 mediku baino gehiago eta 1.500 erreferentzia-zentro.

Konprometituta pandemian

IMQ-ko sendagileek herritarren osasun eta ongizatearekin duten konpromisoa eta lanbidearen balio etikoekiko errespetua, covid-19aren pandemian eta duela gutxi adierazi zen, berriro ere. Hortaz, koronabirusa hedatu izanagatik, batez ere, lehenengo hilabeteetan, martxoaren 14an alarma-egoera dekretatu zenetik, IMQ-ko osasun-profesionalek ahalegin itzela egin zuten lehen lerroan gaixotasunaren kontra borrokatzeko eta haren ondorioak arintzeko, buru-belarri lan eginez, jo eta jo, osasun-arretari eusteko.

IMQ-ko klinika, zentro, egoitza, dibisio eta profesionalen eskutik, kanal guztiak baliatuta, 4.447 covid-19 kasu susmagarri edo baieztatu baino gehiagori eman zitzaien arreta, 239.269 zerbitzu eta asistentzia eman ziren, 11.322 larrialdi artatu ziren, 11.805 proba diagnostiko egin ziren eta 4.600 enpresei eman zitzaien arreta; guztira, 271.443 jarduketa.

Lehen mailako arreta, IMQ-ko osasun-arretako euskarri antolatzaile

IMQn, 1934an sortu zenetik, gogoz egin zen familia-medikuaren alde, Taldearen  zerbitzu-eskaintzaren egituraren euskarri antolatzaile gisa. Eta, harrezkeroztik, erakundea eratu zeneko ideiei tinko eutsi die, eta, etorkizunari begira, lehen mailako arretaren eginkizuna sendotu du, Taldearen eredu eta egituraren ezinbesteko zati eta pazienteen osasunerako sarrerako ate gisa.

Sistema publikoan bezala, IMQn, familia-medikua da, oro har, pazienteak bere osasuna zaintzeko sistemarekin duen lehen kontaktua, 15 urterekin edo, arreta pediatrikoaren ondoren. Izan ere, IMQ da lehen mailako arretari osasun publikoaren maila berean garrantzia ematen dion Estatuko osasun-aseguratzaile pribatu bakarra.

Familia-medikuntzako kontsultetan, pazientearen sintomak aztertzen dira, pazientea bera aztertzen da, beharrezko probak proposatzen dira, diagnostikoa egiten da eta tratamendua jartzen da, edo pertsona espezialitate batera edo bestera bideratzen da, beharrezkoa bada. Ordutik eta hil arte, familia-medikuaren lana da osasun aktiboa zaintzea eta sustatzea, gaixotasunen lehen eta bigarren mailako prebentzioa, ohitura osasungarriez gomendatzea, pairamen asko diagnostikatu eta tratatzea, beste espezialista batzuek agindutako jarraibideak jarraitzea eta koordinatzea, gaixotasun kroniko asko kontrolatzea, sortzen diren gaixotasunak ulertzen, ezagutzen eta modu arduratsuan hartzen laguntzea eta horiek tratatzea, besteak beste. IMQ-k jakin badaki hori guztia, eta horregatik jokatzen du lehen mailako arretaren alde.

Espezialitate-koadro osoa

Hauek dira IMQ-ko espezialitate mediko eta kirurgikoak: Alergologia, Analisi Klinikoak, Anatomia Patologikoa, Anestesiologia eta Bizkortzea, Angiologia eta Kirurgia Baskularra, Digestio Aparatua, Kardiologia, Kirurgia Kardiobaskularra, Kirurgia Orokorra eta Aparatu Digestibokoa, Ahoko eta Aurpegi-masailetako Kirurgia, Kirurgia Pediatrikoa, Kirurgia Plastikoa (Estetika eta Konpontzailea), Toraxeko Kirurgia, Dermatologia eta Irudi bidezko Diagnostikoa.

Hauek ere baditu: Endokrinologia eta Nutrizioa, Estomatologia, Ginekologia eta Obstetrizia, Hematologia eta Hemoterapia, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioa, Kirol Medikuntza, Medikuntza Orokorra, Barne Medikuntza, Medikuntza Nuklearra, Nefrologia, Pneumologia, Neurokirurgia, Neurofisiologia Klinikoa, Neurologia, Oftalmologia, Onkologia Medikoa, Otorrinolaringologia, Pediatria, Psikiatria, Erreumatologia, Traumatologia eta Kirurgia Ortopedikoa, Larrialdiak eta Urologia

Azkenik, azpimarratu beharra dago IMQ-k urteak daramatzala etengabeko arretako zerbitzua ere ematen kontsulta anitzeko zentroetan, baita bigarren iritzi medikoa izateko aukera eskaintzen ere.