Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

IMQ Zorrotzaurre Klinikak izango ditu espainiako osasungintzako lehenengo ‘gela adimendunak’

26.01.2023

IMQ Zorrotzaurre Klinikak izango ditu espainiako osasungintzako lehenengo ‘gela adimendunak’
  • Pazienteen gogobetetzea areagotzeko eta, hortaz, pazienteak berehala senda daitezen, IMQ Zorrotzaurre Klinikak ospitalizazio-guneko hiru gela moldatu egin ditu proba pilotu gisa, pazienteek gelako hainbat elementurekin elkarreragin dezaten ahotsaren bidez.

  • Gelako hainbat sentsoreren bitartez, abisuak eta alertak sor daitezke; esate baterako, paziente bat erori den, txorrota irekita utzi duen (urak hartzeko arriskua), bakarrik edo norbaitekin dagoen, eta, mugimendurik gabe dagoen denboraren arabera, istripuak edo presioko ultzerak prebenitu daitezke.

  • Gela adimendunak badu beste ezaugarri bat: digitalizazio pertsonalizatua. Pazienteak edo berak izendatutako senideek erabiltzen duten app baten bidez, arreta ematen dioten osasun-profesionalen izenak, agindutako medikazioa, menuak edo dietak eta beste alderdi interesgarri batzuk ezagut daitezke denbora errealean.

IMQ Zorrotzaurre Klinikako gela adimendunakinmotika” (higiezin handietara egokitutako domotika), neuroarkitektura eta digitalizazio pertsonalizatuaren konbinazioa dira, eta pazienteek gelarekin zuzenean elkarreragitea errazten dute, pazientearen erosotasun, lasaitasun, entretenimendu eta ongizate fisiko eta emozionaleko mailak areagotzeko, eta, aldi berean, haren segurtasun klinikoa areagotzeko. 

Tecnalia eta Donomotics erakundeek sortu duten enpresa teknologikoen partzuergoaren eta IMQ klinikaren beraren elkarlanari esker sortu eta zabaldu da proiektua, eta horri esker, domotikaren aurrerapenak ospitalera hurbildu dira, eta Estatuan aitzindaria eta berdingabea den proiektua aurrera eraman da.

Hori garatzeko, proba pilotu bat egiten ari da ospitalizazio-guneko seigarren solairuko hiru gelatan, pazienteek, ahotsaren bidez eta ohetik mugitu gabe, geletako sentsoreekin elkarreragiteko. Pazienteek, adibidez, argiak piztu eta itzali ditzakete, beren musika gogokoena entzun dezakete, albisteen berri jakin dezakete edo beren gelako eta kaleko tenperatura ezagutu, besteak beste. Hori guztia egin ahal izateko, komando batzuk ditu gelak, eta “gabon” esanez, argiak eta musika itzaltzen dira. Helburua da pazienteen gogobetetzea eta autonomia areagotzea, zeren eta, klinikako egonaldia atseginagoa bada, berehala sendatuko baitira; eta hori bereziki baliagarria da pazienteak bakarrik badaude edo mugikortasun urrikoak badira.

Bestetik, geletako sentsoreen funtzionalitateak Erizaintzako app batekin integratu dira, eta, esaterako, abisatzen dute paziente bat gelan edo komunean erori den txorrota irekita utzi duen eta ura zorura erori den (urak hartzeko arriskua), leiho bat zabalik dagoen, pazientea bakarrik edo norbaitekin dagoen, ohean edo komunean dagoen; eta, mugimendurik gabe dagoen denboraren arabera, denbora-eskalak sortu dira presioko ultzerak prebenitzeko edo jakiteko pazientea gelatik irten den.

IMQko kliniketako gela guztiek kanpora ematen badute ere, gela adimendunetan, gainera, neuroarkitekturaren alde egin da, eta, hortaz, koloreei eta argitasunari garrantzia eman zaie eta pazienteari natura hurbildu zaio, panel eta biniloen bidez, eta horrek eragin ona du bere ongizate fisikoan eta emozionalean.

Gela adimendunak badu beste ezaugarri bat: digitalizazio pertsonalizatua. Pazienteak eta bere senideek erabiltzen duten app baten bidez, arreta ematen dioten osasun-profesionalen izenak –medikuak, erizainak, erizaintzako laguntzaileak, fisioterapeutak– ezagut daitezke denbora errealean; profesionalek, gela batean sartzen diren bakoitzean, beren buruak aurkezten badituzte ere, batzuetan, pazienteei izenak eta espezialitateak ahazten zaizkielako.  

Halaber, app-aren bidez, agindutako medikazioa, menuak edo dietak eta beste alderdi interesgarri batzuk ezagut daitezke une oro, eta, ondorioz, pazienteak eta horien senideak gehiago inplikatzen dira asistentzia-prozesuan, eta informazioa, komunikazioa eta segurtasun klinikoa hobetu egiten dira.

Proiektua aurrerapen itzela da ospitale-gelak biguntzeari dagokionez, eta eragin oso ona du, batez ere, bakarrik dauden paziente adindunengan edo mugikortasun urriko pertsonengan, gela “neuroarkitektoniko” batean egoteaz gain, “inmotikak” gelarekin modu autonomoan elkarreragiteko aukera ematen dielako, eta pazienteen beharretara egokitzen ditu argiaren, tenperaturaren eta bestelakoen aldaketak, edo beren zaletasunetara (musika, albisteak, artea, solasaldiak) egokitutako entretenimendua errazten du, eta sarritan ospitaleratzeak eragiten duen antsietatea murrizten laguntzen du.

Proba pilotua arrakastatsua bada, IMQ Zorrotzaurre Klinikak sistema gainerako geletara hedatzeko aukera aztertuko du.