Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Metalgintza osasuntsuaren alde, IMQ-FVEM hitzarmen berritua

02.03.2023

Metalgintza osasuntsuaren alde, IMQ-FVEM hitzarmen berritua

Bizkaiko Metalgintzako Enpresen Federazioaren (FVEM) bulegoetan, FVEMko presidente Tamara Yagüek eta Igualatorio Médico Quirúrgico-ko (IMQ) Negozio Garapen eta Salmenta Kanaletako zuzendari Luis Fernández de Larreak sinatu dute lankidetza-hitzarmen berritua.

Hitzarmen horrek, bi erakundeek 2015etik ekindakoak, Bizkaiko Metalgintzako enpresetan osasun-aseguramendua sustatzea du helburu, enpresei eta langileei abantaila ugari emateko.

Enpresez ari bagara, egiaztatu egin da aseguru medikoek absentismoa murrizten eta lan-ingurune osasungarriagoa sortzen dutela; izan ere, lehiakortasuna handitzen dute, langileen motibazioa eta leialtasuna areagotzen dituzte, eta, ondorioz, enpleguaren txandaketa txikiagoa da eta talentua erakartzea sustatzen da.

Langileei dagokienez, aseguru medikoa da, hainbat azterlanen arabera, langileek gehien baloratzen duten gizarte-onura konpainiek eskaintzen dituzten guztien artean –bigarrenez, pentsio-plana–, eta enpresaren bitartez osasun-asegurua dutenen % 70en ustez, galera handia izango litzateke hori ez izatea, lana aldatuz gero.  

Osasun-aseguru horri, eta bereziki IMQrenari, gehien lotzen zaizkion abantailen artean hauek daude: medikuen (familiakoak zein espezialitatekoak) eta zentro eta klinika propio ugariren artean gogokoenak hautatzeko askatasuna, itxarote-zerrendarik gabeko arreta, pertsonalizatua, kontsulta-ordutegi ugarikoa izatea, asistentziaren kalitatea, abangoardiako teknologiaduna, eta aseguruan senideak prezio onuragarrian sartzeko aukera.

Osasun-zerbitzu digitalak eskuragarri izatea, halaber, balio bereizgarri nabarmena da, pazienteari erosotasuna, arintasuna eta malgutasuna dakarzkiolako. Horri dagokionez, IMQ-k hainbat baliabide garatu ditu, hala nola bideo-kontsulta, online hitzordu medikoa osasun-kanalak, edo historia klinikoa, online mediku aholkukari bat eta eHealth zerbitzuak dituen app bat, gaur egun hain preziatuak diren funtzionalitateen artean.

FVEMrekin sinatutako hitzarmena betez, IMQ-k  metalgintzako enpresen eskura jarriko ditu osasun-laguntzarako eta ospitalizaziorako aseguruak ez ezik, istripuetarako aseguruak eta hileta-aseguruak ere, sektoreko 900 enpresa inguruk eta 35.000 langileek, beraientzat eta beren senideentzat Euskadiko aseguru mediko liderra kontrata dezaten, oso baldintza onuragarrietan gainera.

Osasun-estaldura osoa ematen duten polizak kontratatzeko aukera ematen du IMQ-k , zerbitzu hauek eskura daitezen: lehen mailako medikuntza, larrialdiak eta anbulantzia-zerbitzuak, espezialitate mediko-kirurgiko guztiak, proba diagnostikoak eta tratamenduak, goi-kirurgia espezializatua, arreta haurdunaldian eta erditzean, familia-plangintza, ospitaleratzeak eta psikoterapia, besteak beste. Hori guztia, ordutegi zabalarekin eta Euskadiko mediku-talde pribatu ugarienaren eta Estatuan eta nazioartean entzutetsuak diren zentroen artean gogokoenak hautatzeko askatasunarekin, era berean, Euskadiko klinika pribatu nagusiak eta zentro propioen sarerik handiena eskura jarrita.

IMQ-k, gaur egun, 1.000tik gora enpresaren eta 385.000tik gora asegurudunen konfiantza du, Euskadiko aseguratzaile liderra baita eta zentro propioen sarerik handiena eta mediku-talderik ugariena baititu.