Iradokizunak

Iradokizun nagusiak

Bilaketaren emaitza guztiak ikusi

Ez daude emaitzak bilaketa honetarako

Cookieak

Cookie teknikoak, pertsonalizaziokoak, analitikoak eta publizitatekoak erabiltzen ditugu, propioak eta hirugarrenenak, gure webgunearen erabilera aztertzeko eta zure nabigazioa eta publizitatea zure lehentasunetara egokitzeko, zure nabigazio-ohituretatik abiatuta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako webguneak). Cookieak noiznahi kontsultatu eta konfiguratu ditzakezu; horretarako, sartu gure Cookie Politikan.

Online sendagileak flash kontsultetarako

11.04.2019

Online sendagileak flash kontsultetarako

IMQ Zentroetako familia eta komunitateko medikuntzako espezialistak arduratzen dira IMQ-ko asegurudunei, aplikazio (app) baten bidez nahiz webgunearen bidez, doan eskaintzen zaizkien online zerbitzuak egunero emateaz.

IMQ-ko app-aren erabiltzaileei kudeatzaile pertsonal —zalantzak argitzeko edo izapide administratiboak egiten laguntzeko— nahiz mediku aholkulari bana —norberaren edo senideen osasun-premiak konpontzeko harremanetan jartzeko— esleitu zaie. Halaber, berehalako erantzunak jasotzeko, txat baten bidez jar daitezke harremanetan.

Orientabide medikoko zerbitzu horren eskutik, erabiltzaileak emandako informazioan oinarrituta, gizartearen eskakizunari erantzuten saiatzen da, hots,  berehalako online arreta mediko pertsonalizatua ematen. IMQ-ko zuzendariondoko Javier Aguirregabiriaren iritziz, jarduera hori “ohikoa da jada IMQ-ko familia-medikuen artean, urte asko baitaramatzate telefono mugikorra pazienteei jakinarazten, makina bat kontutarako, hala  nola, analisi klinikoen emaitzak ezagutarazteko edo osasun-egoerak okerrera egin duela jakinarazteko. Gure online zerbitzu berrien eskutik, hortaz, zerbitzu bera modu erangikorragoan eta atonduagoan eman nahi dugu”.

2019ko urtarrilean abiarazi zenetik, txat medikoak hotzeriekin eta ginekologiarekin zerikusia duten kontsultak artatu ditu batik bat. 2019. urtean zehar, ehun txat inguru artatu dira, batazbesteko denbora minutu ta erdikoa izanik; emaitzak oso onak izan dira eta erabiltzaile-mota 25 eta 45 urte arteko gaztea izan da bere balorazioa 5 puntutik 4,6koa izanik.

Zerbitzu horri esker, esleitutako sendagilea oso azkar eta modu hurbilean eskura daiteke, eta horrek, arazoak konpondu ez ezik, lasaitu eta orientatu ere egiten du, telefono mugikor baten bidez, astirik galdu gabe, pazientea kontsultara joan gabe eta modu anonimoan (zuzenean nekez azaldu ohi diren zalantzak adierazteko aukera izateko).

IMQ-ko aseguratzaile medikoko arduradunen ustez, “kontsulten digitalizazioa nahitaezko urratsa zen, gaur egungo komunikazioarekin bat egiteko. Jendeak berehalakotasuna eskatzen du gauza guztietan eta kontsulta medikoak ez dira salbuespena”.

Iturri berberen aburuz, ordea, “zuzeneko edo aurrez aurreko bisitak ezin dira kendu eta ez dira inoiz kenduko, zuzeneko harremana beharrezkoa baita. Teknologia berriak osagarri eta laguntza dira”.

IMQ-ko app-a, gero eta abantaila gehiago

IMQ-ko app-aren bertsio berriak sei hilabete bete ditu jada eta horren emaitzak onak izan dira. Hortaz, horrek hobekuntza eta baliagarritasun berriak sartzen jarraitzera animatzen gaitu, helburu hau lortzeko: gure bezeroei bizitza erraztea.

App-aren deskarga-kopurua handitu egin da, Google Play Store-n nahiz Apple Store-n, eta guztira 20.000 deskarga baino gehiago egin dira. Plataforma hori gaztelaniaz nahiz euskaraz dago erabilgarri.

Erabiltzaileek app-ari buruz duten iritzia oso ona da: berritu zenetik, balorazio hauek lortu ditu: 4,08/5, Google Play Store-n eta 4,3/5, Apple Store-n. 

App-aren bidez eroso eta erraz eskura daitezke balio handiko zerbitzu hauek: online hitzorduak eskatzea; gida medikoa; bideokontsulta, espazio pribatua historia medikoa gordetzeko, hori eskuratzeko eta PDFn deskargatzeko; alertak, hitzordu medikoak gogorarazteko, eta alarmak, botikak hartzea gogorarazteko; kudeatzaile pertsonala, polizarekin loturiko izapideak egiten laguntzeko; baimenak eskatzea; ordainagiriak kontsultatzea; online bulegoa zuzenean eskuratzea; eta mediku aholkularia eskuratzea, nahi duzun guztietan zalantzak argitzeko eta kontsulta medikoak egiteko, esaterako, txataren bidez, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 19:30era.